inprimatu
Ttipi, Urruņarra
Izenburua:
Ttipi, Urruņarra
Sinadura:
Daniel Albizu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Albizu, Daniel

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2000
Argitalpenaren urtea:
Alea:
34.zk.
Orrialdea:
47

Ttipi, Urruņarra

 

Daniela albizu

 

 Ttipiren lehen bertsua

 "Dama gazter xarmant bat jiten zaut bixtara,

 iduritzen baitzeraut zeruko izarra!

 Ama botek hazteko, hori zerbait bada,

 Gure salbatzaileak kontzerba dezala!"

 

 1

 

 Bertsu pollit horiek famatuak dira,

 Baina nor zen Ttipi, zen gure galdera.

 Ttipi eta umila, ez ezagutua

 Hala zen seguraski bertsulari hura.

 

 2

 

 Piarres Andiazabal, apez urruņarra

 Liburutegietan aitu du miaka.

 Horra nun argitu duen gizon hura nor zen

 Ttipibaitako Mattin, Halsouet deitura.

 

 3

 

 Laborari pobrea, etxeko nausia,

 Kattalin emaztea gazterik hila,

 Dominika alaba, ezkondu gabea,

 Haur ttiki bat bazuen, beraz zen bastarta.

 

 4

 

 Hori zen bekatua zinez itsusia,

 "Giristino" batentzat, zer desohorea!

 Herriko jende "onen" zurrumurrua,

 Familia hori zela egiazki tristea!

 

 5

 

 Orduan zabaldu zen, hiru ilabetez,

 Kolera eritasun gaiztoa zinez

 Euskal herri osoa betea beldurrez,

 jendeak hiltzen ari, gau eta egunez!

 

 6

 

 Agorrilan zendu zen Mattin koblaria,

 Ta bigarramunean, alaba ta neska.

 Heiekin batean ere auzoko mutila,

 Jolimon etxekoa, Joset zuen izena.

 

 7

 

 Gazteek sekretuan elkar maite zuten,

 Amodioaren fruitu, neska bat sortu zen.

 Hiruak bat egina, bizia galdu zuten,

 Elkarren besoetan atxeman zituzten

 (Azken historio hori... asmatua da!)

 

 Ttipiren azken bertsua

 "Ene maitiarekin gostura naiz hemen;

 Otoitz egin dezagun oro salba gaiten,

 Hil eta zeruetan sar gaitezen xuxen

 Ene esposarekin sekulakoz, Amen!"

 


inprimatu