Kiki-tiki
Agnès Esponde
Eguna hasi orduko
eskailer xolan prest-presta dago
beharriak xut-xuta harrabotser
agian etxekoak jeikiko direla laster.
Esne xorta batek on egiten zaio
xitxi poxi bat ere ez du batere hastio
laster handitu behar, nagusiak dio
selauruan ukanen du zer egiteko.
Espartin ala xapin, bidean kausiturik
ez ote du gogoan jostatzeaz besterik?
artamendu zonbeit entzunik
zola ere bustitzen du beldurrak harturik!
Beribil bat bortan agertu eta
bi ihausi botatzen ditu berehala
laster perekatu behar dugu ikusi eta
aztaler ñakako bat gogotik emanez, plazer duela.
sortu orduko, kukusoz betea
hatz eta hatz, ezin gelditua
etxe huntan norbeitek azkenean artatuko duela!
zer galbarioa goizetik arrats, arras etsitzekoa!
Pausa denboran
amatxiren zango petan
laster elgarrekilan, lokartzen baitira;
aingeruek segur begiratzen dituztela.
Etxeko eztitasuna galdu dugula
zer plazerra Kiki-tikiren ikustea
agian laster handituko da, ongi artatu eta
ezin preziatuzko laguna, guretako bilakatuko baita.