inprimatu
La vida total
Izenburua:
La vida total
Sinadura:
Patricio Manns
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manns, Patricio

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2000
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
95

La vida total

 

Patricio Manns

 

 Bi heriotzen arteko unea da bizia

 amodioaren ixiltasuna da herioa

 Bi malkoen arteko orgasmoa da amodioa

 Bere kantu gabeko aintzira da malkoa

 Ahoaren misterioa da kantua

 Bularraren aurrean den leizea da ahoa

 Bi odolen arteko beste leizea da bularra

 Ekintza bazkatzen duen higiarazlea da odola

 Denboraren aurkako dantza da ekintza

 Orain arte aipatu izan diren uneak neurtzen duena da

 denbora

 

 Basamortuaren arbasoa da basoa

 Jadanik edana izan den gorputza da basamortua

 Edateak ez du hiltzen kontzientzia barnean den sua

 Hondar-erloju zaharra da kontzientzia

 Egiten gaitu zaharra denak haur bat bagina bezala

 Gorputzen iragana da haurra

 Galtzen den gudua da gorputza

 Betikotz galtzen da sinestezina dena

 Gure ezintasunak eginen du sinestezina dena

 Ezina dena izanen da gure betiereko gosea

 


inprimatu