inprimatu
Azken itzultze
Izenburua:
Azken itzultze
Sinadura:
Marko Vesovic
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Vesovic, Marko

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2000
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
94

Azken itzultze

 

Marko Vesovic

 

 I

 

 Aspaldidanik ene urratsek ez dituzte

 etxeko berinak ikararazten.

 

 Ene urratsek, badu oren bat jadanik,

 ene etxe arroztuaren ezarekin jotzen dutela.

 

 Badirudi une bakoitzean

 miatzeko eskubidea beharko dela.

 

 Amaren ganbaran, oinen pean zola kirrinkan,

 elur xuria iduri bide xendra zilatzean.

 

 Ez dira ganbarak

 gelak dira, soilki.

 

 Han naiz bidaiatzen. Ene arimak ez du oraindik

 bere etxea aurkitu. Bere auzo bakarra geldituz horrela

 Supasterrerainoko xendra zilatuz beti,

 handik airatzeko - poetaren bluieta bezala -

 mundu zabalari buruz.

 

 Gela batetik bestera, boza derabilat,

 bere oihartzuna zehaztuz,

 eta ene oihuekin gela deseginak besarkatzen ditut.

 Hezten dut boz azotetuarekin espazioa

 pizti bilakatua hor ez nintzelarik.

 

 Eta ez naiz geldituko, berreskuratu arte

 ene urratsez harmonia hori (galdua ote?),

 amak bere ezkonberri kutxa ideki arte,

 eta perfumeak, galeper hegaldatze bat bezala,

 handik askatuak eskapatu arte.

 

 Beti bezala irasagar usaina

 hegaldatzen da lehenik.

 Haurrean, har esker, asmatzen nuen

 arima zer zen.

 usain horrek errango dit:

 etxen haiz azkenean!

 


inprimatu