inprimatu
Amaren hilarriaren gainean
Izenburua:
Amaren hilarriaren gainean
Sinadura:
Marko Vesovic
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Vesovic, Marko

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2000
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
92-93

Amaren hilarriaren gainean

 

Marko Vesovic

 

 Ene hilen nonbrea, Jainko maitea,

 emendatzen ari den geroztik

 

 ez naiz gehiago presatua:

 hats hartzea, zerbait da jadanik!

 

 Zainetako odola emekiago ibilki zait

 ene irria ez da hain irurtzuritsua

 

 inguratzen banindute bezala

 Alpetako mendi gorek, eternitatez.

 

 Erre irria: denetan elhausoak

 eta ene isiltasun hain ezti bilakatua!

 

 Hiletarik hurbilago nindaike horrela,

 hurbilago oraindik, egun ximelduetarik

 

 Karakoila iduri bere kuskuan, sartzen naiz,

 ene gaubeilak luzatzen dira.

 

 Arimarik ez banu bezala

 bainan huntz bat adoratuz ilunbeak haien ilaunak

 

 Edo, Jainko maitea, zure besarkadak

 egun argiz, ene beldur bilakatzen ote?

 

 Edo berdin, arima, haraindira itzulia

 gutixago galtzen, behereko mundu hontan.

 

 Begi ninika arrozten zaizkit

 eta goietarik begistatzen naute.

 

 Toki hontarik luhartzeak ageri

 eta hotz izoztuagoak ufatzen, ferekatzen gaitu.

 

 Eta iguzki izpi horiek bonbak bezain zorrotzak

 zerutik ala hilobitik datoz?

 

 Bizkitartean zutik naizen lur honek

 ez nau izitzen, bapatean.

 

 Gutarik hurbil direnak hartan etzanen baitira,

 zergatik arimak lurraren beldur luke?

 

 Ama gordetzen didan errauts hau

 ez ote zait adixkidetzen?

 

 Hilek beren esku hain ederrak luzatuko dizkigute

 gure kezka hilgarrien baketzeko.

 

 Eta beren hilerriak gero eta gehiagotzen ari direla

 bizia arriskatzen dugu,

 

 Jainko maitea, bere khar eta furfuriaren ilaunetan!

 

 (1984)

 


inprimatu