inprimatu
Eskuak hutsik
Izenburua:
Eskuak hutsik
Sinadura:
Marko Vesovic
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Vesovic, Marko

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2000
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
92

Eskuak hutsik

 

Marko Vesovic

 

 Basa-gudari serbiarrak hil zuelarik

 ene lagunaren besoetako haurra,

 Jainkoan sinestea utzi ninan.

 

 Zeren, Jainkoa, hiltzerat uzten dituena

 amek besoetan erabili haurrak,

 hain sinpleki, hain debaldetan, jokoz bezala,

 Jainko hori ez dinat nahi!

 Besteak aldiz, berdin zaizkinat!

 

 Gerla hau aintzin, pentsatzen ninan:

 sekulan Jainkoan sinestea uzten badut

 zerua gainera eroriko zaitan.

 Bainan ikusten dun, ezer ez dun aldatu,

 teila bakar bat ez dun kraskatu etxe gainean.

 

 Zen tokian ziagon zerua,

 Jainkoa ez izanikan ere.

 Erran nahi dinat: enetzat ez izanikan ere!

 Besteak aldiz, berdin zaizkinat!

 

 Dena lehen bezala! Uste dinat: erretxago dun hola!

 Hola: Jainkorik gabe!

 Beldur nun ez naunala konprenitzen!

 Erretxago dun kurritzea besoetan zakurik karreatu gabe!

 

 Bai, hala erran dinat: Jainkorik Gabe,

 erretxago kurritzen dun, iduritzen zaitan,

 bizi konkortu huntan zehar.

 Ba, bainan, pizuak ditun orain,

 ene esku hutsak

 


inprimatu