inprimatu
Errondo
Izenburua:
Errondo
Sinadura:
Marko Vesovic
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Vesovic, Marko

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2000
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
90-91

Errondo

 

Marko Vesovic

 

 Ordu hartan berean ikusi dut hilen zela,

 bere lagunek erran guzia gatik,

 nik banakien, ordutik:

 egunak kondatuak zituen.

 Hain ederra zen.

 Hortakots, funtsean; ikaratzen nintzen doi bat:

 harekin kurritzen naiz, karrikan,

 neskatxek so egiten diote.

 Zer nahi duzue? eskatu nien,

 irrino bat baizik ez zaukatelarik.

 

 Doluminen eskaintzea eskatu didate.

 Seigarreneko xahar bat zendu da,

 obusa batek hilik Berotegiaren aintzinean.

 Ordu berdintsuan, beste obusa batek egoitza hunkitu zion.

 

 Aliok dio: ez du xantza bakar bat gehiago

 honek!

 orduan auzoko emazteki batek

 doluminen eskaintzea eskatu zidan.

 

 Ezin dut erran nion.

 Ezin dut indarrik hortan sartu;

 nihauren doluarentzat begiratzen naiz. Ez du ere

 bala bakar bat tiratu; ez du bekaturik egiteko denborarik

 ukan,

 aldi bakar bat ere; lehen ekintzan garbitu zuten,

 eta orduan berean ene xortea konprenitu nuen.

 

 Ez da auhenka ari, ez, deusez, bakarrik behatzen zaitu.

 Mediku batek gero derasat:

 auhenka eta orroaz ari dena,

 gero bizi da,

 bainan entzuten ere ez denak

 - semea preseski hola dut -

 bakarrik behatzen zaitu, begiak zabal zabalik.

 Bere ogia jana du honek.

 

 Hil zelarik

 orro bat bota nahi ukan nuen

 zeruetaraino entzuna izaiteko. Bainan nork oihu egin

 lezake Jainkoaraino?

 Badut ustea jainkoa gordetzen dela

 ez entzuteko haurrik gabe gelditu amen auhenak.

 Ezertarako da bozaren urratzea.

 Horiek hola, hilerrien artatzearen aldekoa naiz.

 zergatik utzi behar laiteke belarra norberaren harria

 gordetzen?

 Irudien kontra ere ez dut ezer.

 zeren hemen datza ene maiteena, enea.

 Orduan, diote: hau serbiarren ohidura bat da. Berdin

 munta zait!

 

 Emazte dibortziatu bat ezagutzen dut

 bere senar zenaren hilerria artatzen duena. Beste batek

 aldiz,

 senar bat ogia bezain ona zuena

 haren hilerria: belarrek estalia, zeruraino gora!

 Frogatu nahi du horrela

 egiazko musulmanoa dela. Berin munta zait?! Badakit zer

 egiten dudan:

 maite ditudanak gabe egona

 ez naiz ez fededun

 ez fedegabea.

 Naiz..., beha zer:

 han ikusten den errondo hura!

 Eta oraitik goiti jakinen da

 nor naizen eta zer naizen.

 

 Zer nahi ote duk? Ez duk gerlarik

 amarik irri eginarazi duenik.

 


inprimatu