inprimatu
Ilargiaren segeretua
Izenburua:
Ilargiaren segeretua
Sinadura:
Maitena Bizkai
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bizkai, Maitena

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2000
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
64

Ilargiaren segeretua

 

Maitena Bizkai

 

 Gau argitsu

 goxo huntan

 zerua izar diztiratsu

 hegalariz bete da.

 

 Begiratzen dut

 nik gauero

 izar gazteena;

 beti so,

 ezin lo.

 

 Izar-haurra,

 irri goxo bat egin-eta,

 segidan,

 lokartzen da.

 Ilargi handiak

 ipuin xoragarri bat

 kontatzen ote dio?

 Kulunkatzen ote du

 kantu eder bat kantatuz?

 

 Baina ilargi handi argiak

 segeretua beretako

 gordetzen du.

 

 Oh! orain laster

 lokartu behar naiz

 ni, zelaietako loretxo,

 Jaun Eguzki

 etorri baino lehen!

 


inprimatu