inprimatu
Zato
Izenburua:
Zato
Sinadura:
Lilu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lilu

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1999
Argitalpenaren urtea:
Alea:
32.zk.
Orrialdea:
70

Zato

 

Lilu

 

 Kilin-kalan, joaiki zira biderrian

 Erdi eri, nahi pixkor

 Flakatua, ideiak beltzak

 Bertzeeri bisai on bat irakutsiz...

 

 Noiz arte uste duzu mundua tronpatu?

 Egunero, zure indarrek uzten zaituzte

 Ez duzu lorik geiago egiten

 Ez duzu bizirik lur huntan, salbu ogean...

 

 Bihotzetik: atzar zaite!

 Ainitzek zure beharra badugu

 senda laster, lur huntan bertzeentzat emana zira

 xuti zaite eta burua hut...

 

 Zato kanporat, begira zer denbora den

 Begira ere loreak ura eta mendiak

 Badituzu nun nahi, hemen, inguruan

 Begira zer haize ona den eta zer iduzki ederra...

 

 Biziari sort zaite! Ideki beharriak!

 Hemen, musika; hor kantuak;

 zer egun ederra besteak maitatzeko...

 zer egun ederra bizia maitatzeko...

 

 Nere eskua eskaintzen zaitut

 zure makila izaiteko

 zure bidea ikusarazteko

 zure eskua berotzeko!...

 


inprimatu