inprimatu
Adin ederra
Izenburua:
Adin ederra
Sinadura:
Agnès Esponde
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Esponde, Agnès

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1999
Argitalpenaren urtea:
Alea:
32.zk.
Orrialdea:
67

Adin ederra

 

Agnès Esponde

 

 Egun ederra ohoratzen dugu

 duela berrogoi urte baiginen sortu

 burasoak ziren harritu

 ez baitzuten holako aingerurik eskutan hartu.

 

 Lau urte egin orduko

 eskolako bidea ginuen hartu

 alfabetoa eta kondatzea ikasi orduko

 gure izpiritua zen argitu.

 

 Laster herria utzirik

 Hazparne edo beste eskolak kurriturik

 gogo bihotzak beti Lekornen izanik

 laster hunat itzultzeaz nintzen artzen amentsetarik

 

 Gure ofizioa ikasi eta

 gare zonbeit herritik joanak

 zerbeit gora behera aditu eta

 burasoen ganat aurkituak

 

 zeruko bidea hartu du gutarik batek

 haren orhoitzapena gogorazten dauku egun berezi hunek

 segur gain hortarik beha dagola

 gure bihotzetan baitugu Pierre gure laguna.

 

 zer plazerra egun elgarretaratzea

 ene bihotza da alegrantziaz betea.

 Gure artetik bat fraide sartua

 Jaungoikoaren galdea ozoki konplitua.

 

 Orain Janbattitt nahi dautzut zerbeit galdatu

 badakit zure fedea dela azkar eta sakona

 ez naiz beti giristino hoberena

 zure otoitzetan oroit zaite ahal baduzu.

 

 Herri hunek hartu nau munduratzean

 ez naiz urrun bizi gaurko egunean,

 otoi har nezala heriotzean

 segur bainiz zuek laguntzea azken orenean.

 


inprimatu