Xori berriemailea
Agnès Esponde
Primaderako lehen egunean,
xori bat agertu zait argi hastean.
Hunen harrabotsak hunki nau bihotzean.
zer berri ote zuen emaiteko argi tirrintan?
Ohantzetik ateratu eta uste gabean,
Kosovo eskualde hortan.
itsuskeria hainitz ikusi zuela bidean,
jendea tropaka kasatua bortizkerian.
Egun xoragarri huntan,
nere bihotz gogoak ilundu dira bet-betan.
Durduzatua naia beni horiek aditzean
zer bilakatzen da gizona arrazoina galtzen duenean?
Denak berdin girela sortzean
nola sinets dezaket berri horiek aditzean?
Anaiak baigira lur huntan,
lagunt ditzagun beraz orai berean.
Mendi hau hasi den pundutik
gure arbasoen lekukotasunak entzunik
orai nago gogoetak eginik
bururatzen ote dugu mende hau hasi bezain tristerik?