inprimatu
Senpereko bestetan bi herritar bertsotan
Izenburua:
Senpereko bestetan bi herritar bertsotan
Sinadura:
Matxin / Ganix
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxin / Ganix

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
24-25

Senpereko bestetan bi herritar bertsotan

 

Matxin / Ganix

 

 1. Ganix

 

 Jaunak heian guziak gure aditzera,

 Eskualdunak koblaka hemen entzutera...

 Jaun Merak hola nahiz, noa erratera

 Arnoa baino hobe nola zaitan ura.

 

 2. Matxin

 

 Badut uste gaur Ganix ai den jostetaka,

 Arnoa baino hobe einez ur-barrika;

 Hameka aldiz Ganix Matxinek badauka

 Senperen ikusirik arnoan itoka.

 

 3. Ganix

 

 Baditake arnoa dautazun ikuzi

 Jaunak egin gauzarik ez baitzaut itsusi;

 Bainan gauza bat, Matxin, zuk behar onetsi

 Bataioko uretan ginela ikuzi.

 

 4. Matxin

 

 Bataioan, hala da, ura baliatu,

 Baliatzen oraino Jaunak nahi baitu...

 Bainan Gorputz Sainduan, hark ura baztertu,

 Eta kalitz barnerat arnoa hedatu.

 

 5. Ganix

 

 Jainko horrek munduan lurrak egin ditu,

 Ibar zelaiak ere nun nahi moldatu,

 Ahurtaraka aldiz mendiak altxatu...

 Hiru aldiz geiago urak tu largatu.

 

 6. Matxin

 

 Ur sobera edanik uhalde handian,

 Ito ziren jendeak mundu zabalean;

 Noe zen bakarrikan salbatu untzian...

 Aihena landatzeko bere mahastian.

 

 7. Ganix

 

 Oxala behin ere ez balu landatu!

 Lehen lehen aldian bera zen moxkortu

 Bere haurretarik bat aitaz zen trufatu,

 Aita harek baitzuen han madarikatu.

 

 8. Matxin

 

 Emagun soberaxko'ta jakin gabean,

 Noek edan zuela egarri batean;

 Bainan negurriz norbait jokatzen denean,

 Deus hoberik ote da lur hunen gainean?

 

 9. Ganix

 

 Arnoarekin ez da saldarik moldatzen,

 Ez eta boketarik sekulan xuritzen;

 Arnoarekin ez da errota ibiltzen,

 Ez eta portuetan untzirikan sartzen.

 

 10. Matxin

 

 Saldaren ondotikan ura edanazu...

 Indar gutiren jabe izanen zare zu,

 Boketarik sekulan eginen ez duzu,

 Untziak portuetan galduren ditutzu.

 

 11. Ganix

 

 Arno higuin hortarik gizonen hiltzeak

 Erreka zola jorik etxeen galtzeak,

 Aharra gaiztoenak gal-bide guziak,

 Emazte-haur gaixoen nigarrez artzeak.

 

 12. Matxin

 

 Arnoak egin mina arnoak sendatzen,

 Zure emazte hoiki nigarrak xukatzen...

 Gaixto egarrituak du gizona hiltzen,

 Gizon moxkorra aldiz kantaz duzu artzen.

 

 13. Ganix

 

 Ez duzu ukaturen idorte handitan

 Uria goxo dela gure alorretan;

 Urik gabe ez laike deusik mahastitan

 Ura galdegin beraz zuhauren onetan!

 

 14. Matxin

 

 Urik aski bederen zaiku ateratzen,

 Hilabete osoak ez baitu atertzen!

 Uriak ez bezala iguzkiak ontzen...

 Dena urre arnoa baitauku ezartzen

 

 15. Ganix

 

 Erranen duzu ere arnoak eria

 Laster pixkorturikan duela zarria...

 Urean'ta arnoan behar negurria...

 Ez ote zaitzu'hori gauza ageria?

 

 16. Matxin

 

 Eskuak beraz Ganix gu biek elgarri!

 Aitormen'in dezagun Jainko Handiari;

 Zuk ura arnoari, arnoa nik urari,

 Eta biak elgarren osagarriari!

 


inprimatu