inprimatu
Gerla Handia
Izenburua:
Gerla Handia
Sinadura:
Matxin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxin

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
18-19

Gerla Handia

 

Matxin

 

 -1-

 

 Ene izpirituan hasten naiz pentsatzen

 Gizonaren bizia zer ote zitaken

 Egia ez da errex zuzen esplikatzen

 Ainitzen justizia ez dut ezagutzen

 Gu penaz higatzen

 Elgarren xahutzen

 Bat bertzea hiltzen

 Odola ixurtzen

 Aberatsak urrundik irriz asetzen (bis)

 

 -2-

 

 Mila bedatzi eunta hamalaugarrena

 Agoztuko ilaren lenengo eguna

 Europako gerla bat hasi izan dena

 Frantzian azkar ginen bazela zuzena

 Legea emana

 Denentzat berdina

 Gerlako on dena

 Biltzeko ordena

 Baina eskapatzen da diru duena (bis)

 

 -3-

 

 Partitu ginen beraz guziak herritik

 Gure familietan penetan utzirik

 Haur ttipi zonbaitekin andrea bakarrik

 Gizona penatua hor ez da dudarik

 Orduaz geroztik

 Dabilenak xutik

 Zerbait ikusten dik

 Penaren partetik

 Hilak bere konduak eginak ditik (bis)

 

 -4-

 

 Zonbait gizon alferren kaprizia gatik

 Jende miserabliak hor pekatzen ditik

 Ainitzek ez diagu ardit baten lurrik

 Bertzenaren ontutzen gabiltzak bakarrik

 Aberatsetarik

 Ainitzak segurik

 Urrun dituk sutik

 Beldurraren gatik

 Gu hemen hiltzen hoien manuen gatik (bis)

 

 -5-

 

 Izpiritu duenak errex du pentsatzen

 Gure diferentzia zonbatekoa den

 Haundiak ari dira ttipien manatzen

 Pobrearen indarrez galonez altxatzen

 Ohorez haunditzen

 Mirailez beztitzen

 Diruaren biltzen

 Intresen doblatzen

 Gu horien manutik elgarren hiltzen (bis)

 

 -6-

 

 Gerla hunetan parte izatu duenak

 Segur ezagutzen dik zer dituen penak

 Gogoan baitituzte aita amen griņak

 Bertze zonbaitek aldiz andre ta haurrenak

 Lagun baduenak

 Berak ere lanak

 Gau eta egunak

 Irriskuan denak

 Zer konda behar likek hiltzen ez denak (bis)

 

 -7-

 

 Zonbat amaren seme dolorez haziak

 Hemen uzten dituzte gaixoek biziak

 Iņorantzia batez hunat etorriak

 Hekien plazak dira nigarringarriak

 Orobat erdiak

 Beltzez estaliak

 Odolez betiak

 Inozent trixtiak

 Zonbait alferren gatik hoiek guziak (bis)

 


inprimatu