inprimatu
Mendixka baten ondoan jarririk
Izenburua:
Mendixka baten ondoan jarririk
Sinadura:
Huy Cān
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Lucien Etxezaharreta)
Egilea(k):
Etxezaharreta, Lucien

Huy Cān

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
30.zk.
Orrialdea:
63

Mendixka baten ondoan jarririk

 

Huy Cān

 

 Mendixka baten ondoan jarririk, batzuetan ene buruari diot

 "Oi Lur egun batez ene bizia itzuliko deat.

 Ene gizon bizia lurraren sapaz betea izan duk,

 Hilgo naizelarik,pozean izango duk".

 

 Bainan itsas ertzean etzaten naizelarik,

 Etorkizun histu, lili zimurtuetaz, ez zait ideia izpirik heldu.

 Itsasoak eternitate perfume basa bat arnasten du

 Bere seaska erritmoa erreberrituz betiere.

 

 Konfiantza daukat itsasoan, maite nau.

 Enetzat, uhainak leihorra usain oneztatzen duten jasmina lore dira.

 Unibertsoaren amodio erraldoia itsas urdinean bildu da,

 Denboraldien poesien mirail.

 

 Oi bizi maitea, egun horietarik batez joango naiz.

 Eguerdi batean gerta dadien, uda bero batez nahi nuke.

 Horrela ulertu dezaket: joaitea ez da bukatzea,

 Lur ezagutuan etzanen naiz

 Sasoinez aldatuko den bihi ontuaren gisan.

 


inprimatu