inprimatu
Urrats hatzak bidean
Izenburua:
Urrats hatzak bidean
Sinadura:
Huy Cān
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Lucien Etxezaharreta)
Egilea(k):
Etxezaharreta, Lucien

Huy Cān

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
30.zk.
Orrialdea:
61

Urrats hatzak bidean

 

Huy Cān

 

 Bide zenbat aldiz ostikatuak?

 Haizean barreatu mila urratsen hatzak.

 Ahurrean errautsa bildu

 Urrun eta hurbilgo urrats ezezagun horiek berkonposatu.

 

 Horra ehun leku ezberdinetarik jin andere polliten

 Hamar mila urratsak itzali direla.

 Barreaturik urrats horiek oro, zer bilakatu dira?

 Bide berdin batean aldizkatu ziren.

 

 Zuhaitzek adar ferdeak ireki eta hostoka ukurtu.

 Zuen historiak kondatzen dituzten

 Boz melankolikoak altxatzen diren hostoetan pausatu

 errautsa.

 Biziaren lazdurek xixtatu zango zolak.

 

 Zenbat aldiz jadanik hori horrela gertatu ote da?

 Eta bihar noren urratsak

 Moldean jarriko dira eta ezabatuko bide xurian

 Zerua dolamenez eta haizea hasperenez aritzean?

 


inprimatu