inprimatu
Udaberriaren martxa
Izenburua:
Udaberriaren martxa
Sinadura:
Huy Cān
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Lucien Etxezaharreta)
Egilea(k):
Etxezaharreta, Lucien

Huy Cān

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
30.zk.
Orrialdea:
61

Udaberriaren martxa

 

Huy Cān

 

 Zeru lurreko alegrantzia handia ez da oraindik hustua

 Ibai Gorria ur jauzikariz doa

 Lur mokor bakoitza biziaren odolak arrosa egiten;

 Biziaren taupadak Ibaia zeruratzen.

 Urrats biziak mendiak desbideratzen entzuten ditut,

 Ilargia eta izarrak lanotzeraino bizia arnas hartzen ent-

 zuten ditut.

 Bakarrik noa oinez naza ttikiaren gainean

 Lau haize zaluekin ene urrats presatuak bat jartzen ditut

 Jendeak beren korrikan baino lasterrago noa,

 Eta unibertsoaren ariman nerea topatzen dut.

 Edonon udaberriaren odola irakitan.

 Beren abaniko arrosekin loreek keinu zeruari...

 Ez dakit nora noan...

 Bakarrik dakit ortzez mozkorra naizela;

 Zeru urdina eskutan hartzen dut, lili garbi floka.

 Ene urrats bakoitzaren azpitik egunen iturria jalgitzen.

 Itzuli den udaberriarekin Sienako lur kolore arroparen

 pleguak

 Emozioz ikaran dituen ostalersa xaharra

 Nora doa bide bazterrean?

 Iraganaz eta geroaz kargatua den palangaren azpian

 Nora doa sorbalda makurtua duen neskatxa?

 Nora doatzi denboraren urratsak

 Mertxikaren lore hostoak beren hatz arinez markatzen

 dituztenak?

 Nora doa orgaren errotarekin egarritua

 Itzulika ari den errautsak doratu bihi bizia?

 Nora doatzi iguzki beroa eta eta ilargi hotza,

 Geroaren bi errota horiek?

 Iguzki-Ilargi karroan jarririk,ezezagunera noa

 Andere Natura bide lagun.

 Badakit egun honetan ene poza gainditzen dela

 Eta zeru lurrak zorionez lehertzen direla.

 Yin eta Yanga ez dira inolaz nekatuak.

 Bide bazterrean, loreak freskuraz distiratzen.

 Biziare uzta ez da oraindik akabatua,

 Marea itsas ozenean ez da finkatua

 Uhainak elkar hizketan

 Eta irri erraldoiean lehertzen.

 1942

 


inprimatu