inprimatu
Ene beste guztiak
Izenburua:
Ene beste guztiak
Sinadura:
Lutxo Egia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Egia, Lutxo

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1996
Argitalpenaren urtea:
Alea:
27.zk.
Orrialdea:
11

Ene beste guztiak

 

Lutxo Egia

 

 Begiak esaten duenak

 ahoa, belarria, sudurra

 eta ene beste guztiak ere

 esan baiotezake.

 Demagun ahoa. Eta

 demagun beste guztiak ere.

 Baina lehenik eta behin

 ahoa, eta gero zakila,

 eta zakila baino lehenago

 besoa, eta sudurra gosaldu

 aurretik, eta kopeta kokotaraino

 gaudenean, eta gero oina,

 eta geroxeago atzamarrak,

 eta bihar amestutako

 alea eta bularrak, eta

 inoiz ezkerreko hanka,

 eta inoiz ez eskuinekoa,

 eta beste guztiak

 da gokien orduan, noski

 Eta demagun ahoa,

 belarria, sudurra eta ene

 beste guztiak greban daudela

 funtzionarioak direlako

 eta, gainera, sindikatu

 batekoak.

 Baina demagun ahoa.

 Eta hori guztia Atxuriko

 karrika baten.

 


inprimatu