inprimatu
Hiri postalak
Izenburua:
Hiri postalak
Sinadura:
Jon Iriberri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Markuleta, Gerardo

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1995
Argitalpenaren urtea:
Alea:
25.zk.
Orrialdea:
13-15

Hiri postalak

 

Jon Iriberri

 

 OHAR BIOGRAFIKOA

 (KALEAN PASATA)

 

 Izan ere, ez hitunan ezkondu

 baina antzerako zerbait-edo bahunan.

 Pisua bien artean erosia,

 haurtxo bat ere erdibana zinaten.

 orain nork bere laguna eraman ohi din

 nork bere pisu erdira.

 Amandreak karta egin zien esanez

 eurekin bizitzera joan nahi duela

 

 ***

 

 EGARRI-BIZITZAK

 

 Godaletari begira

 ematen du bizia,

 egarriak bene-

 benetan eskatua

 behin eta berriz

 atzeratuz, beti

 aurki baitaiteke

 botila bitxiren bat,

 beti gertatzen baita

 edabe ezezagunik,

 beti da fortunagarri

 edan-goxo berririk.

 

 (Eztarriaren estualdiak

 atseden emen ohi dio

 apur baterako,

 eztarriko zartadek

 golde-ildoekin duten antzak

 lurrarekin lotuago-edo

 sentiarazten baitu)

 

 ***

 

 POTEOLARI BAKARTIAREN

 GORAZARREA

 

 Edalontziari so eginez

 ematen du denbora,

 denborak bene-

 benetan eskatua

 berandatuz, behin

 eta berriz, zeren

 ez den alkohola

 bizitzak galdegina,

 zeren ez den egarri

 bizitzak demaiona.

 

 ***

 

 ARMAIRU-MUTILARENA

 

 Sagar irudiko, errauts zaporeko

 taberna zulorik jendetsuenean,

 bozgailu gorrenak emen aterpean,

 han dun aurkituko armairu mutila.

 

 Sagar irudiko heizela badakin;

 beha une batez haren, leihatila

 ez dun inoren zain ez inoren bila,

 ezpada arropa zahargordetze lanean.

 

 Zigarro mehearen amorruzko keak

 horituak dizkin barruko izarak,

 behin zuri izandako lihozko alkandorak.

 Errauts zaporeko ohi zaion alkohola.

 

 Sagar irudiko haizela badakin;

 beha une batez haren leihatila.

 Noizbait izango haiz zur-beira bereko;

 izan nahirik eta ez jakinik nola,

 errauts irudiko, sagar zaporeko.

 

 ***

 

 AHOPEAN 2

 

 Hala bada eta benetan

 oherako keinu garbia egin badik,

 amore emanizak,

 ez hadi larritu,

 eta soseguz

 egizak bisita

 haren lurralde epelera.

 

 Eskertu ezak apal

 ederraren opan iheskorra.

 

 (Eta ez hadi gero gizon portatu...!)

 

 ***

 

 AHOPEAN 1

 

 Hala bada eta benetan

 oherako keinu garbia egin badin,

 amore eman zan,

 ez hadi larritu,

 eta soseguz

 egizan bisita

 haren lurralde epelera.

 

 Eskertu ezan apal

 ederraren opari iheskorra.

 

 (Eta ez hadi gero emakume portatu...!)

 

 ***

 

 AHALIK LABURREN

 Jorge Riechmann

 

 Mugaldean egin dantzan.

 Albaína eman sokari.

 Ez utzi karga bazterrean

 Bestaldera ez pasa.

 


inprimatu