inprimatu
Orain ehun urte
Izenburua:
Orain ehun urte
Sinadura:
Mirari Garcia de Cortazar
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garcia de Cortazar, Mirari

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1995
Argitalpenaren urtea:
Alea:
24.zk.
Orrialdea:
12

Orain ehun urte

 

Mirari Garcia de Cortazar

 

 Orain ehun urte,

 zirenean kaxoietan

 lote ximelak bailira

 poema ixilak higatzen,

 haztatu zuten, esku

 hits hezurtsu nireek

 erditzalean lilurakor,

 ilusio berri baten islada;

 eta islada hartan izpirik

 ikusi ez arren,

 aditu nuen barrukaldean

 zirrara.

 Loratu zitzaidan

 goibeltasun zahar baten

 garapenik gabeko geraldian

 antzu, loak hartutako amodio

 ahalgarri baten kimua,

 eta nire begiak, itsu,

 noraezean erratu

 lekutzen zirenean,

 antzeman zuten

 nire hatzetako erkainek

 samurtasun aratz bat

 zure mana hauskorraren

 leuntasunean.

 Zure eskuz, adoretsu,

 garaitu nuen

 aihergatasun kroniko batean

 arras murgildutako

 bakartasuna

 eta nahikeria sotil baten

 kide, aise joan nintzaizun

 amodio erakarkor baten atzetik;

 eta haren eskuz ikasi nuen

 grinaren esanahia,

 grina baitzen:

 nire eskua zure sorbaldan sostengatuz

 udaberriko lili artean

 ihauskatzea,

 nire hatzak

 zure ale kizkur hordigarrietan

 labantzea,

 eta zure ahoz

 poema eihar bat

 entzutea.

 


inprimatu