Ulysesen bluesa
Gerardo Markuleta
Agindu zenidan berria, baby
ez dutinon ere aurkitzen.
Zukbidaliriknabil,
erromes galduen legez.
Hangolehertze gorriak
hornitzera datoz sarri
tanderokoberripapernekatuak.
Hango ikur madarikatuek
egurrezko oihartzunez
zunpatzen dute
zure altzairuzko hiri zintzoa.
Baina agindu zenidan herria, baby,
ezin izan dut ikusi.
Beltzez jantzirikogizonak
hango antigualeko ipuinak
eta hots xelebredun elea
irakatsizigun. Ohean
elkarrekin geundelarik, oroitzen?
handik hurbilago edo senditzen ginen.
Galdezkaibili naiz
azoka eta tabernetan
inorkikusi duen
inork harako untzia
non hartzenden dakien
inork hango maparik duen
ganbaran, hauts artean,
baina izen ziurrik jakin barik,
noraezean, alperrik.
Nekaturik nago, baby.
Zatoz inontar boni laguntzera.