inprimatu
Aro
Izenburua:
Aro
Sinadura:
Ametzegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ametzegi

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
22.zk.
Orrialdea:
Kontrazala

Aro

 

Ametzegi

 

 1

 

 Arte ala ephe,

 oren laurden,

 oren erdi,

 ordu et(a) asti,

 otordu,

 haskal, bazkal, auhal-ordu,

 jeiki ala etzan-ordu.

 

 2

 

 Goiz et(a) arrats,

 goizalde,

 arratsalde,

 arrastiri,

 eguerdi,

 ala gauerdi,

 goiz edo berant.

 

 3

 

 Gaur eta barda,

 atzo eta herenegun,

 egun eta bihar,

 bihar eta etzi,

 etzi eta etziluma,

 etzidamu,

 etzikaramu.

 

 4

 

 Asteleunetan,

 igandetan,

 zortzian

 ala bederatzurrunean,

 beherapenean,

 gorapenean,

 ilabethean,

 udan ala neguan.

 

 5

 

 Aurten,

 ala xaz,

 ala geurtz,

 urtez urte,

 mendez mende,

 lehen eta orai,

 orai eta gero,

 behin eta beti,

 ...aro.

 


inprimatu