inprimatu
Despedida
Izenburua:
Despedida
Sinadura:
Berta Piņan
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Berta Piņan

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
22.zk.
Orrialdea:
23

Despedida

 

Berta Piņan

 

 Zerbait bortitz duen apirilako argi honek ote,

 hain guti erabiliak,

 dizkit ekartzen beste latzagoen zalapartak,

 arratsalde lasaia, atsegin iheskor eta galduz

 marrazkitzen duen tapiz arraroaren gisa iragaiten delarik

 abotsez eta ixiltasunez iziturik.

 Agian seinaleak baizik ez dira,

 euria ari delako eta beroa hor susmatzen dudalako

 bidegabeko lotsa,

 sekretuan eskuan epeltasun bila dabila,

 ahal baina nahi ez ditudalako minutuak errepikatu,

 hitz zehatzak, beti debaldezkoak,

 momentu batez arratsalde honetan -berandu da jadanik-

 dudatzen dutenak.

 


inprimatu