inprimatu
Gernikaz errana
Izenburua:
Gernikaz errana
Sinadura:
Bernard Manciet
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Lucien Etxezaharreta)
Egilea(k):
Etxezaharreta, Lucien

Manciet, Bernard

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
21.zk.
Orrialdea:
34-38

Gernikaz errana

 

Bernard Manciet

 

 I

 

 - Eguraldi ederra

 duzue Gernikan?

 - Egun ederra hodei

 arinekin

 Eta ezkongaien

 antzeko zuhaitz

 loratuekin

 

 - Ez ote duzue elurrik

 Gernikan?

 Akazia ondoek itsaso

 gainera Lekeition

 elur egiten dute

 Bermeon itsasoa

 udaberri bat da

 

 - Goizalde polita ote

 duzue goiztiri hotza?

 Hegoaren hats epela

 dugu Gernikan

 Eta gudariek goizaren antzera

 mendiak estaltzen

 

 - Ortzantzarik etxetik ez ote duzue entzuten?

 - Lilizko galernak ditugu mendien kizkurtzaile

 Gernikako Haritza lili soil bilakatu da

 

 - Etxetik tximistak ez dituzue ikusten?

 - Ikusten ditugu San Migel mendian haserrearen aingeruak

 Eta euskaldunak tximistan anai dira

 

 - Alo! zuek Gernikatarrek beldurra etortzen ez duzue ikusten?

 - Bi mila urte beldur eta ikara ditugu

 Eta arras aspaldiagotik mendiak gure gainetik hegaldaka dabiltza

 

 - Egia dea odola etortzen ez duzuela ikusten?

 - Mendiak Mundakaren gainera zurrutaka urtu dira

 Kristoren zauriak berrireki dira atseginez

 

 II

 

 - Alo! Bilbotarrak! ez ez dugu

 ardo eskasik.

 Barda arrats osoan ardoak

 polkan ararazi gaitu

 Gardokiren haurrak txistua jo

 zuen

 

 - Ez dugu - Alo! - janari

 eskasik

 Gatuak ihesi niauka eta

 zakurrak marrumaz

 Astoa karkailaka hiltegiaren

 aintzinean

 

 - Ametralladorak baditugu eta

 atabalak

 Eta Unzeta fabrikaren

 muntadurak errendimendu

 betean

 Eta arrats osoan arrosorioen

 metralla

 

 - Hegazkinak Stukak baditugu

 Gernikan

 - Alo Bilbo! teilatu gainean bi

 karmelita ditugu besoak zabalik

 Enarabeltz eta hazi hegaldunez

 bazterrak beteak dira

 

 - Bonba xirulariak - Alo Bilbo! -

 baditugu nahikoak

 Okinaren adarra entzun behar

 zenukete

 Eta Oiz mendian mila bular zilatu

 

 Arrosak ufakoek botatzen

 dituzte arrosaz xirulaka dabiltza

 Gernikan bonba argitzaile en

 beharrik ez dugu

 Suaren piztekoa badugu - ave

 rosa mystica - Gardeniako

 Andre dena Maria

 

 - Alo! lur eskasik ez dugu

 Ez eta ere trintxerra pala edo

 pikotzik elgarren artean

 Gure egoitzak hilobietan jarri

 ditugu

 

 III

 

 - Eguraldi ederra duzue Gernikan?

 - Badira iparraldetik datozen iguzki

 ilunak

 Elizdorreetako ezkila guziak

 errondan kantarazten dizkigute

 

 - Alo! Etxen eguraldi lasaia duzue?

 - Juan Plazaren amona arroltzez

 bete otarrearekin jausten ari da

 Eta Don Tello kaleko atso xaharrak

 biharko eltzekariarenak xuritzen ari

 ditu

 

 - Euria ote zenukete ? Alo Gernika!

 - Zilarrezka euria dugu argi

 sukratuen erditik

 Gozoki egilearen emazte langileak

 azukrean hiltzen ari dira

 

 - Errazue - Errazue etxen duzue

 ekaitz arramantza hori?

 - Lasterka dabiltzan azokako suzko

 idiak baizik ez dira

 Jendearen gainetik badabiltza

 

 - Udaberria duzue azkenean

 Gernikan?

 - Gerezi basa molkoek zazpi

 metroko punpeak egiten dituzte

 Gure gerezi basek haur molkoak

 dauzkate

 

 - Arratsa dea azkenean zuen

 Haritzaren puntan?

 - Goiztiria da ifernuan eta Haritza

 daldaraka dabil

 Mende honen goiztiriaren agurtzeko

 

 Ikusi dugu - Bazko denbora da -

 hilen artetik

 Armaggedonen zaldia jauziz

 jalgitzen

 Erresorta iduri eta gure hil guzien

 gainera erortzen

 

 Alo hemen Parise! Ez du gehiago

 erantzuten Gernikak

 


inprimatu