Ez bakarrik hiltzeko
Jean Louis Caussade
Neguko ondartza hotzean
hondatzen dira uhain ahantziak.
Xirlinga bat ibilki da akitua
bertze izadi baten bila.
Bakarrik
Badabil egunero, kolpatua.
Haizeak abesten zion kantuaren doinua galdua zuen.
Ez zituen gehiago haize xoragarri horiek besarkatuko.
Egin zituen neurrigabeko hegalkaden
orroitzapenarekin,
azken beila batetara zoan.
Bere bizia mugagabeko beila bat zen.
Itsasoaren zabaltasuna iduri zuela.
Bainan orain
Neguarekin emeki emeki bazoan
ez bakarrik hiltzeko.