inprimatu
Belea eta axeria
Izenburua:
Belea eta axeria
Sinadura:
Oxobi / Eņaut Etxamendi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
56-57

Belea eta axeria

 

Oxobi / Eņaut Etxamendi

 

 Behin baten bele bat bele bat beltza

 Pika bezein ohoina bainan zozoa

 Hartu zuen gasna bat gasna bat gaitza

 Ardi esnez egina bainan gozoa

 

 Zur-Xuri baten punttan punttaren

 punttan

 Gure belea zagon nola gasna jan

 Axeri bat ttapattan ttapa ttapattan

 Zur-Xurira jin zagon gosea tripan

 

 Egun on bele jauna. Oi! Zure soina

 Mintza hain eder balitz zinez dautzut hitz

 Ez litaike xoririk ez ala fede

 Ederrez juan lironik zuri jaun bele

 

 Orduan oi! Beleak ordu berean

 Moskoa du ideki gasna erori

 Axeriak ttapattan ttapa ttapattan

 Berea ez du hetsi gasna iretsi

 

 Aho legun muttur luz zenbat axeri

 Bele gaizoen gostuz direnak bizi (bis)

 


inprimatu