inprimatu
Paretartean
Izenburua:
Paretartean
Sinadura:
T. Alunda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
T. Alunda

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
55

Paretartean

 

T. Alunda

 

 Bilbon izan zen, beti izandu bezala,

 maitaleak paseiatzen, beren asaren lurruna

 zantzua zutela,

 beren sentimenduen bakea iragartzen zuen zapi

 zuri bat bezala.

 Bilbon izan zen, eta gauean.

 Zure ile beltza hegaz, lanbro zurian biribildua,

 lanbro argitsua,

 esne isuria bailitzan.

 Eta bere eskuak beroaren bila zure gerrian.

 Elkar maitatzea beharrezkoa zen,

 besteen ilusioak eta ondasun tinkoak

 suntsitu baino lehen,

 ...eta zuk farre eginez.

 Gaua soilik,

 eta animali ttipiak ibaiko harrien artean,

 olgetan,

 gero eta sakonago ausartzen,

 lokatzan.

 Zure zapia,

 aidean astindua,

 papalote itsuarazlea,

 zure eskuko puntatik planeatzen,

 hegoak xuxurlatuz

 zure begien argi tapituan.

 Muxuak areagotu ziren,

 ekaitz-goibelen antza,

 astunak,

 gesetiak.

 ...eta geldialdira gidatzen zuten zangoak,

 betirako atsedenaldira.

 Zuek soilik egiten zenuten amets,

 zuek soilik, gai, maitale,

 hegalaldi...

 


inprimatu