inprimatu
Abuztuak 6a
Izenburua:
Abuztuak 6a
Sinadura:
T. Alunda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
T. Alunda

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
54

Abuztuak 6a

 

T. Alunda

 

 Aditu

 nola eradotzen diren

 igerlariak uretan,

 nola txalotzen duten

 bizi argala urgainean utziz,

 urduri.

 Asko dira,

 bainujantzi horiak,

 berdeak,

 beltzak,

 beren barrumuinaren gauean

 bainatzen.

 Zein dugu kanpeoia?

 Nork gainditu?

 Zenbat aldiz iratzarri nauen urak,

 baina ez formulak,

 urak berak baizik,

 piszinako hormetan

 kolpe arinak emanez.

 Italiar batek

 gau-bainua posible ote galdetzen,

 eta insektu guztiek,

 barre nimiñoez,

 baimentzen diote.

 Tranpolinatik salto egiten du,

 suizida bezala,

 aingeru zorabiatua,

 eta ura

 ixila, geldia.

 Nere leihoa

 ilargi borobilarantz irekia,

 bala kaska bat bailitzan.

 Ura lokartzen da,

 italiar bat ito bitartean...

 


inprimatu