inprimatu
Gordetzen duzuna
Izenburua:
Gordetzen duzuna
Sinadura:
T. Alunda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
T. Alunda

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
54

Gordetzen duzuna

 

T. Alunda

 

 Erroak itxita amets dagi,

 pinpilipauxaz gainezkaturiko argian,

 kristal okilak,

 itsuak.

 Gauean ari zara ibiltzen,

 altua,

 mugagabea,

 izarretara zuzendutako batailoia bezala,

 beldurgarria,

 azalduezina.

 Deitzen zaituena

 itzulerako ordua da,

 liņozko isara zuriak,

 punisagarren usaina,

 limoiez beteriko armairuak,

 goizez estututako begiak.

 Zure betseietan egunabarra,

 tinko begiratzen duzun bakoitzean,

 elektronezko eramaitzaren gisa.

 Bidean ur putzu bat;

 salto dagizu.

 Harri bat;

 salto dagizu,

 salto dagizu...

 Zure besoen artean

 behin betirako galduta eta

 hila dagoen zerbaiten

 taupadak

 somatzen dira...

 


inprimatu