inprimatu
Kobazuloan
Izenburua:
Kobazuloan
Sinadura:
T. Alunda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
T. Alunda

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
52

Kobazuloan

 

T. Alunda

 

 Zentzurik gabe beti,

 dana bahoa,

 eskerga,

 arteka ilunetan dabilen

 espeleologoa naiz.

 Itotzen duen espazio urria,

 ozeano estutua

 paretartean,

 mila arrain hil,

 aho irekiaz,

 urgain plastikoan.

 Berak ez ninduke holakorik egiten utziko.

 Horrela,

 huts handia baino ez,

 hotz astuna eta materiala,

 maitale suminduak

 beren aurpegiak izkutatzen

 mila kilometro distantziaz.

 Ene ispiritua

 bidaian dihoa,

 itzalpetzen nauen abiadan murgildua,

 askatzen ez nauena,

 baimentzen ez didana.

 Osoa basamortua,

 kaleak gau aldian,

 krisalidak suizidatzen,

 etxe bahoak,

 zarata gabekoak,

 kristaldegi eskergak lorategirantz.

 nahi dudan guztia irautean datza.

 Guztia huts, hotz,

 zentzurik gabea,

 zuen bila ase dihoan espeleologoa naiz.

 


inprimatu