inprimatu
Ipuin ezaguna
Izenburua:
Ipuin ezaguna
Sinadura:
Alots Nesprias
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Nesprias, Alots

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
45

Ipuin ezaguna

 

Alots Nesprias

 

 Behin bazen xoriño bat baserrian zabilana.

 Negua zen garai hartan, sasoinaren hotz handia!

 Xoriñoa, piu! Piu! Oihuz oihu ta saltoka,

 Landa batetan sartu zen janari zenbaiten bila.

 

 Behi baten gibeletik ari zelarik pasatzen,

 Ez zuen ikusi ere haren buztana altxatzen...

 Plasta! Erori zitzaion ipurtzilo handi horren

 Bizpahiru kilo gorotz, eskermila ez da zeren.

 

 Xoriñoa gorotzean ontsa zagon beropean.

 Eta hain zen alegera nun hasi baitzen kantuan.

 Azeri bat gosetua, oihu hoien entzutean,

 Laster hurbildu zitzaion, hortik kendu bai eta jan!!

 

 Ipuin eder huntarikan jakiteko hiru gauza

 Kakan sartu zaituenak ez du beti nahi izana.

 Hortik kendu zaituena ez da beti ongilea.

 Gorotzean zarelarik erraite beharrik ez da...

 


inprimatu