inprimatu
Elkarrizketa planetarioa
Izenburua:
Elkarrizketa planetarioa
Sinadura:
Mircea Dinescu
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Dinescu, Mircea

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
39

Elkarrizketa planetarioa

 

Mircea Dinescu

 

 poesia ogi puska handietan idazten dugu

 

 artegintza zuriketen makineria da,

 zuhaur biharrari eman lursagarra izanen zara,

 aktore ateraia zapatetan bildu karakoilaren antzera,

 

 piano hau terroreaz boketa latsen ari da,

 preziozko kameleoiek gure papoetarik jautsegiten dute,

 biloetan ordulari eroriak mihi lehorra erakusten digu,

 mesprexuz eta keldarrez sutatu sugea

 

 ama onaren gisara goseak kantuak zeharkatzen ditu,

 eta bake mozkortia hilen gainean dabil trintxerretan,

 esku batek aingeru publizitario bat zeruratzen du,

 beste batek xixtak artaldearen gainera aurdikitzen

 

 zu, pistola foltsuetan loreen eralat ezartzen duzuna,

 hedoietan bapatekoa arros eta kalbo sinominoka doalarik

 gaua gatik, eta bakoitzetik hiltzen zara

 eta zizarea ahurrean dakarzu eraztun kario moduan

 

 bularrera katu iraila punpeka datorkizu

 bihotzean sagutxoen ametsak loratzen zaizkizu

 denak denetan gozatzen dituzu, ezer ez zaizu aski,

 hitzen jabe eta hutsaren errege

 

 xoilik mihia ken ezazu, Adio idatz iezozu

 nahi zaituztenen tuan itoa izan zaitela

 larrazkeneko trenak alban oinak uzkaltzen ditu

 nere urrezko foltsuarekin bagoi zauritu batean

 


inprimatu