inprimatu
Axeria eta barkolaria
Izenburua:
Axeria eta barkolaria
Sinadura:
J. Lafitte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J. Lafitte

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
28

Axeria eta barkolaria

 

J. Lafitte

 

 Egun batez ibaiaz beste aldera joan behar zuela,

 axeriak barkolaria deitu zuen

 - Aurretik paga izadak! esan zion gizonak.

 - Bainan dirurik ez diat! erantzun zion axeriak.

 - Orduan igerika pasa hadi, nik ez haut lagunduko.

 - Ene laguna, zion axeriak, batzuetan oso

 interesgarria liteke egi batzuren jakitea. Pasatzeko

 baimena ematen badidak, hiru egi esango dizkiat.

 - Paga ederra: gezurrak esateko baizik, axeriak ez

 dute hitz egiten!

 - Jaungoikoaren izenean, gaurkoa sinhets ahal

 didak

 - Bainan kasu! engaņatzen banauk, itoko haut!

 - Tratua egina diagu!

 - Hortxe eser hadi, eta hiru egiak entzun ditzadan!

 Txalupa zoalarik, axeriak lehengo egia esan zion

 - Ilargia ez da eguzkia bezainbat dizdiratzen.

 Gezurra ote duk?

 - Ezetz, erantzun zion gizonak.

 Txalupa ibaiaren erdian zegoen.

 - Bigarren egia: urak ardoaren antza ez dik

 gezurra ala egia duk?

 - Ezetz, maltzurra. Zer pentsa hain desberdina

 izaitea? Hementxe edateko ardo xuri asko ukanen

 nikek!

 Ibaiertzea hurbil zegoen. Axeria jauzi luze bat egin

 ondoren lurrean aurkitzen da. Barkolaria so eginez

 holaxe dio

 - Hona hemen hirugarren eta azkeneko egia: ongi

 entzun ezak eta ez dezak ahaztu, bakoitzak hola

 pagatzen badu boltsarik ez du nihork beharrik.

 


inprimatu