Auzia
Arantxa Hirigoien
Hobendun edo errugabe?
Preso edo libro?
Hori duzu une hortako kezka.
Aintzinean zaude eskuak loturik, bihotza sutan.
Zure begi aurrean epaileak,
Ondoan abokatua,
Eta bizkarrean burasoak, lagunak eta herria.
Sala ilun hortan, leiho ttiki batetik sartzen den
Argi izpia.
Zer ari zara hor?
Idek ezazu leiho hau eta sendi ezazu
Askatasun haizea.
Eskuak elgarretaraturik, burua lurrari so,
Altxa izkizu begiak, begira ezazu geroari.
Entzuten ote dituzu? Zutaz ari dira.
Hainbat ele, hainbat mintzaldi.... egiak edo gezurrak?
Zure bihotzaren taupadak entzuten ditut,
Gezurra dela diote. Beraz, nor sinetsi,
Errana edo bihotza?
Begira ezazu zure ama, negarra begietan;
Ez iezaiozu min gehiagokorik egin .
Eta eman iozu zoriona, eta zuri
Merezi duzun askatasuna