inprimatu
Euskal preso baten bost urteko semeari entzundakoa
Izenburua:
Euskal preso baten bost urteko semeari entzundakoa
Sinadura:
Anonimoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Anonimoa

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
55

Euskal preso baten bost urteko semeari entzundakoa

 

Anonimoa

 

 Izarioka ikusi dudanez gero

 nik nahi dut

 Aita etxean egotea eta bere gutunei begira

 amak negar ez egitea

 Nik nahi dut baita

 Euskal Herriko muga galtzea

 Uxuneri zinta morea

 galdu zitzaion bezala

 Eta polizia frantses eta espainolen harmak

 ene ur pistola bezala zulatzea

 Baina nik batez ere nahi dut

 aitaren gartzelako

 Barroteak eta harresiak denak

 erortzea

 Eta horixe abisatuko diot aitari

 hurrengo bisitan

 Izarioka ikusi dudala eta

 badaezpadan

 suntsituko diren gartzelako ormetatik

 apur bat apartatzeko.

 


inprimatu