inprimatu
Bidaiari klandestinoa
Izenburua:
Bidaiari klandestinoa
Sinadura:
Anonimoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Anonimoa

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
55

Bidaiari klandestinoa

 

Anonimoa

 

 Trenean ene alboan eseri den gizonak

 egunkaria irakurriaz

 Ea Euskal Herria ezagutzen dudan

 galdetu dit.

 Egunkari azaleko argazkian euskaldun

 arrestatu bat

 douane-aduana kartel azpian.

 Gure herriko muga lerroa oroitzen dut

 mendirik mendi eta ibairik itsaso euskal

 Herria euskal herritik bereizten duen

 arkoaren haria.

 "Espainola naiz" erantzun diot

 ez dudala Euskal Herria ezagutzen.

 Eta trenean ene aboan doan gizon

 lausengu banatzaile horrek

 -bere argazkiko mugak ene bihotza zauritzen

 duen

 gezia jaurti duela ohartu gabe-

 Egunkaria tolestuaz Espainia

 ederra dela dio.

 


inprimatu