inprimatu
Erregeari froga
Izenburua:
Erregeari froga
Sinadura:
Anonimoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Anonimoa

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
55

Erregeari froga

 

Anonimoa

 

 Erregetzaren aurkakoak gara

 halaere haintzat hartuko genuke

 Baldin eta erregeak duintasun froga hau

 gaindituko balu:

 Utz beza koroa lurrean,

 erantz bitza bere beztidurak

 Gainekoak eta barruko finenak,

 eta bere sandalietatik ere

 Irten bedi jende aurrera

 larru gorritan azaltzeko

 (Greban harrapaturiko obreroa poliziari

 deklarazioa egiteko bezala)

 Eta orduan, bere subditoak

 barrez lehertzen ez badira

 Orduan bai gu ere erregezale

 bihurtuko garela.

 


inprimatu