inprimatu
Bertsio ofiziala
Izenburua:
Bertsio ofiziala
Sinadura:
Anonimoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Anonimoa

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
54

Bertsio ofiziala

 

Anonimoa

 

 Miguel Maria Zabalza, terrorista,

 Donostian detenitua 1985eko

 Abenduaren 20an, goizaldeko ordu bietan

 Eta berehala interrogatua.

 Hurrengo egunean, bere delitoak

 Aitortu ondoren, besoa eta gaua profitatuaz

 Ihes egina mugaz bestaldera,

 Behelainotara, iluntasun

 ezezagunera.

 Hala deklaratzen dugu auzitegian

 Orduan, bere burua galdu zuenean,

 Zaindari zituen goardia zibilek, guk,

 Gizon ondo uniformatuak,

 Alta familiakoak denak, jende zintzoa

 Eta bere eginbidetik apartatzen ez dena,

 Euskal Herriari eta Espainiari egiten diogun

 zerbitzu arriskutsuagatik

 Sarritan kondekoratuak.

 


inprimatu