inprimatu
Poeta eta gertaerak
Izenburua:
Poeta eta gertaerak
Sinadura:
Anonimoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Anonimoa

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
54

Poeta eta gertaerak

 

Anonimoa

 

 Poesia ona egiteko inguruko

 situazioak eta

 Erreferentziak ahantziaz

 hotsaren eta zentzuaren

 Arteko zalantzaren bidez

 lengoaia poetikoa

 eraikitzera zuzendu behar da

 dena...

 Baina gure herriko kaleetara

 irten eta

 Ez dut gure hizkuntza

 entzuten.

 Duela urteak ez ditudala

 gurasoak ikusi,

 Eta lagun bat erori berria da

 zerraldo...

 Poesiaz zer ari nintzen

 esaten?

 


inprimatu