Bidea
Alots Nesprias
Ezagutu aintzin, fitsik ez pentsa.
Gogoa eduki behar duk hatsa.
Ez entzun bertzeen aholku hatsa
Ez baita heure bihotzaren hatsa.
Ustekeria ta ustelkeria;
Egiaz nun datza diferentzia?
Jendeak egiten du maiz irria
Zanpatzeko barneko ontziria.
Zoriona ez dago finkaturik.
Heure griņek ez dute nahi gezurrik.
Otoi, ez erran multzoarengatik
Dena ulertu dukala jadanik.