Euskara
Arantxa Hirigoien
Mundu guzian dauden herriek
bakoitzak badu hizkuntza
Izan dadin frantses edo ingles
pobre edo aberatsa.
Errespetua merezi dute
Ta bizitzeko laguntza
Euskal Herrian ere daukagu
euskara, gure ametsa.
Euskara izenik ederrena
nahi dute ito betiko
Altxa gaitezen bihotza sutan
guk poderea hartzeko
Ez dezagun utz desagertzera
Euskadiren onerako
Heda dezagun mundu osoan
eta bizi guzirako.
Ez dakitenek ikas dezaten
dakitenek mintzatu
Beste guziak ixil daitezen
eta euskara onartu
Denen artean nahi ginuke
Euskadi berri bat sortu
Nahiz eta zaila izan nahi dugu
gure hizkuntza askatu.