inprimatu
Erleen eztiaz
Izenburua:
Erleen eztiaz
Sinadura:
Mayi Pelot
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pelot, Mayi

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
43

Erleen eztiaz

 

Mayi Pelot

 

 Lurra izaki guziei eztia zaie

 izaki guziak lurrari eztia zaizkio eta,

 lurrean dagoen su eta anbrosiazko izaki hori,

 gizakien gorputzean dagoena,

 Arima duk egitan, anbrosia, Brahmana, dena!

 

 Urak izaki guziei eztia zaizkie,

 izaki guziak ureri eztia zaizkie eta,

 uretan dagoen su eta anbrosiazko izaki hori,

 gizakumen hazian dagoena,

 Arima duk egitan, anbrosia, Brahmana, dena!

 

 Sugarra izaki guziei eztia zaie,

 izaki guziak sugarrari eztia zaizkio eta,

 sugarrean dagoen su eta anbrosiazko izaki hori,

 gizakien hiltzean dagoena,

 Arima duk egiten, anbrosia, Brahmana, dena!

 

 Haizea izaki guziei eztia zaie,

 izaki guziak haizeari eztia zaizkio eta,

 haizean dagoen su eta anbrosiazko izaki hori,

 gizakien hatsean dagoena,

 Arima duk egitan, anbrosia, Brahmana, dena!

 

 Ilargia izaki guziei eztia zaie,

 izaki guziak ilargiari eztia zaizkio eta,

 ilargian dagoen su eta anbrosiazko izaki hori,

 gizakien gogoan dagoena,

 Arima duk egitan, anbrosia, Brahmana, dena!

 

 Arima izaki guziei eztia zaie,

 izaki guziak Arimari eztia zaizkio eta,

 Ariman dagoen su eta anbrosiazko izaki hori,

 gizakion ariman dagoena,

 Arimak duk egitan, anbrosia, Brahmana, dena

 

 Bai, Arima hori izaki guzien Jauna,

 izaki guzien erregea duk,

 Gudu-orgako gurpilako arraioak

 baldoari bai eta ere abatsari

 beti finkatuak zaizkien bezala,

 izaki, jainko, mundu, arras, arima guziak

 Arimari finkatuak zaizkio.

 


inprimatu