inprimatu
Anabase
Izenburua:
Anabase
Sinadura:
Saint-John Perse
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: J.B. Orpustan)
Egilea(k):
Perse, Saint-John
J.B. Orpustan

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
27-39

Anabase

 

Sain-John Perse

 

 1

 

 IGAITE (ANABASE)

 

 KANTU

 

 Potro bat ari zen sartzen burdin-horizko orstoen azpian.

 Gizon batek ezarri zauztan bihika batzu eskuetan. Arrotza.

 Bazoana. Eta huna nun aipu diren ene nahitarako bertze herri

 alde batzu... "Agurtzen zaitut, nere alaba, urteko zuhaitz

 handienaren azpian."

 

 Zeren ekia sartzen baita Lehoinean eta Arrotzak ezarri

 baitu bere erria hilen ahoan. Arrotza. Irriz ari zena. Eta guri

 mintzo belar batez. A! hainbertze ufako herri-aldetan! Zenbat

 arraitasun baden gure bidetan! zenbat atsegin zautan tronpeta,

 eta luma jakintsun hegalaren eragozpenean: ..."Nere arima,

 neska handi, bazinituen zure atunak gureak eztirenak".

 

 Potro bat sortu zen burdin-horizko orstoen azpian. Gizon

 batek ezarri zauzkun bihika karats hauk eskuetan. Arrotza.

 Bazoana. Eta huna hots handi bat burdin-horizko zuhaitz batean.

 Mundrun eta arrosak, kantuaren emaitza! Ortzi eta xirulak

 ganbaretan! Ai! hainbertze arraitasun gure bidetan, ai!

 hainbertze ixtorio urtekal, eta Arrotza bere atunetara lur guziko

 bidetan !... "Agurtzen zaitut, nere alaba, urteko zaia

 ederrenaren azpian."

 

 IGAITE

 

 I

 

 Hiru urtaro handietan jartzen naizela osperekin,

 itxaropen ona dut ene legea eraikia dutan lurraz.

 Harmak eder goizean eta itsasoa. Gure zaldier idekia,

 amanda gabeko lurrak

 emaiten dauku zeru aldagaitz hau. Eta ekia ezta

 izendatua, bainan gutartean da haren boterea

 eta itsasoa goizean izpirituaren burgoitasun bat bezala.

 

 Boterea, bahindoan kantuz gure gau bidetan!... Goizaren

 haste garbietan zer dakigu gure lehentasuna den ametsaz?

 Urte batez oraino zuen artean! Bihiaren jabe, gatzaren

 jabe, eta gauza publikoa haztakin zuzenetan!

 Eztitut bada deituko bertze ur-bazter bateko jendeak. Ez

 marreztatuko hirietako

 auzoalde handi batzu maldetan korailen zukreaz. Bainan

 badut zuen artean bizitzeko xedea.

 

 Oihal-etxen atarian ospe oro! nere indarra zuen artean!

 eta gogoeta gatz bat bezain garbiak badaduzka bere oinarriak

 egun argian.

 

 ...Ezen banindabilan usu zuen ametsetako hirian eta

 geldi-arazten nuen merkatu hutsetan ene arimarekilako har-

 eman garbi hau, zuen artean arima

 ezin ikusia eta elorri su bat haize zabalean bezaiñ usu.

 Boterea bahindoan kantuz gure bide miresgarrietan!...

 "Gatzaren atseginean daude izpirituaren geziak oro... Gatzaz

 arrapiztuko ditut gutiziaren aho hilak!

 Nork ere ezpadu, egarria goretsiz, ondartzetako ura

 kaska batean edan,

 hartan sineste guti dut arimako har-emanean..." (Eta ekia

 ezta izendatua, bainan gutartean da haren boterea).

 

 Gizonak errauts jendeak eta aztura guzietakoak, sal-

 eroste ta astiko jendeak, mugetako eta bertze nunbaiteko

 jendeak, oi hazta gutiko jendeak leku hauen orroitmenean;

 haran eta ordoki eta mundu huntako malda goienetako jendeak

 gure ur-bazterren buruan; aieru, hazi usnatzaileak, eta

 Sartaldeko ufakoen ezagutzaileak; oin-hatzer, urtaroer

 jarraikitzaileak, oihal-etxetalde biltzaileak goizaldeko haize

 mehean; oi ur-begi bilatzaileak munduaren azalean; oi

 bilatzaileak, oi bertze norapait joaiteko arrazoin aurkitzaileak,

 eztuzue gatz azkarrago batez tratu egiten, goizean, erresuma eta

 munduko kheen gainean gora dilindan dauden ur hil batzuen

 aztarna batean, herritik joaitearen atabalek iratzartzen dutelarik

 mugetan

 ondartzetan aharrausiaka dagon betikotasuna.

 

 ...Zaia garbitan zuen artean. Urte batez oraino zuen

 artean. "Nere ospea itsasoetan, nere indarra zuen artean

 Gure zorier hitzemana bertze ur-bazter batzuetako ufa

 hori eta, haraindira baderamatzala aroaren haziak, mundu baten

 distira bere punttan haztakinen orratzean..."

 Matematikak gatzaren horma-xurietan dilindan! Olerkia

 moldatzen den ene bekokiko gune beratzean, idazten dut

 jendalde oso baten, burxoratuenaren kantu hau,

 gure lantegietan betiereko untzi-zola batzuen tiratzen!

 

 II

 

 Jendea dabilan herrietan dira ixiltasun handienak,

 eguerditan larrepoteak dabiltzan herrietan.

 Banabila, bazabiltzate herri malda gora garraixkadun

 batean, zeintan idortzerat emaiten baita Handien boketa. Urrats

 batez iragaiten dugu Erreginaren zaia, oro dentelaz bi marra

 uherrekin (ai! emaztearen soin mingarrak nola dakien zaia

 baten orbaintzen besapearen gunean!)

 Urrats batez iragaiten dugu haren alabaren zaia, oro

 dentelaz bi marra biziekin (ai! suge-mandilaren mihiak nola

 dakien xinaurrien biltzen besapearen gunean!)

 Eta behar bada ezta eguna joaiten gizon ber batek su

 hartu gabe emazte baten eta haren alabaren gatik.

 Hilen irri jakintsuna, xurit dezazkutela udare hauk!...

 Eta zer! ez ote da gehiago munduan graziarik basa-arrosa-

 pean?

 Heldu da, munduaren alde hortarik gaitz handi ubel bat

 uren gainean. Haizea jeikitzen da. Itsas-haize. Eta boketa

 joaiten! zatikatu den apez bat bezala...

 

 III

 

 Garagarren uztan gizona ateratzen da. Eztazagutan

 norbait azkar mintzatu da nere hegaztegian. Eta huna nun

 Errege horiek jarririk dauden ene atean. Eta Enbaxadoreak

 jaten du Erregen mahian. (Haz bitez ene bihitik!) Pizu eta izari

 Mihatzaileak jausten ditu uhaitz ospatsuak zer nahi mamutxa

 porroska

 eta lasto xotxekin bizarrean.

 

 Hoa! harritzen gaituk hitaz, Ekia! Erran dauzkuk

 halako gezurrak!... Nahasmendu, samurtze sustatzailea! laidoz

 eta eskandalaz hazia, oi Abailaria! zaparta-araz ezak ene

 begiaren amanda! Nere bihotzak bozkarioz tiutatu du gisuaren

 edertasunen azpian, xoriak kantatzen du: "oi zahartasuna!...",

 uhaitzak badaude bere ohatzetan emazte oihu batzu bezala eta

 mundu hau ederrago da

 marro larru bat gorriz margolatua baino!

 

 Hoa! zabalago ostatze horien ixtorioa gure murruetan, eta

 ura ametsetan baino garbiago, eskerrak, eskerrak eman

 bezazkio amets bait ezpaita! Nere arima gezurrez betea da,

 itsaso zalu eta azkarra erraite ederrerateko deiaren azpian

 bezala. Usain boteretsuak inguratzen nau. Eta zalantza sortzen

 da gauzen izaiteaz. Baina gizon bati goxo baldin bazaio bere

 trixtezia, ager bezate egun argira! eta nere iritzia da hil

 dezaten, bertzela

 izanen da jazarraldi bat.

 

 Hobeki erranik: jakin-arazten dauzkagu, Erraile Ederra!

 gure irabazte ezin-neurtuak. Itsaso hobendunek itsas-hertsitzetan

 eztute ezagutu epaile hertsiagorik! Eta gizona ardo batek

 berotua, bere bihotz oiesa baderamala, eta uli beltz mulko bat

 bezala burrunban, emaiten da gauza hauetarik erraiteari: "...

 Arrosak, atsegin gorrindola: lurra zabal ene gutiziako, eta nork

 ezarriko dazko mugak arrats huntan? ..." Eta holakoa,

 holakoaren seme, gizon beharduna,

 jiten da aieru eta ametsen menera.

 

 "Marrazkizkitzue bideak hetan joan diten arraza jendeak,

 erakutsiz aztaleko margo horia; printzeak, minixtroak, kapitain

 ahasabi mintzodunak; gauza handiak egin dituztenak, eta

 ametsetarik hau edo hori badakusatenak... Apezek ezarri dituzte

 emazten ihizietarako ixuriaren aurkako legeak. Gramatikalariak

 hautatzen du bere eztabaden lekua aire zabalean. Josleak

 ezartzen du zuhaitz zahar bati dilindan balusa osoki ederrezko

 jauntzi berri bat. Eta barrebiletako minak hartua duen gizonak

 ikusten du bere oihaleria ur garbian. Mehakoilaren ongarria

 erre-arazten da eta usaina heltzen arraunariraino bere alkian,

 gozagarria zaio".

 

 Garagarren uztan gizona ateratzen da. Usain boteretsuak

 inguratzen nau, eta Jabal-en baino garbiagoko urak badagi

 bertze aro bateko azantz hori... Urte garsoilaren egun

 luzeenean, lurra belar-pean ospatuz, eztazagutan norbait azkar

 ibili da nere urratsetan. Eta hilez ondartze-pean eta gernuaz eta

 lurrren gatzaz, huna nun egina den xor er eman zen bihiaren

 agotzaz bezala. Eta nere arima, nere arima atzarririk dago hots

 handitan herioaren atetan. Bainan errok Printzeari ixil dadin:

 lantza punttan gutartean

 zaldi buru hezur hori!

 

 IV

 

 Hori da munduaren ibilera eta eztut ongirik baizik hortaz

 erraiteko. Hiriaren oinarritzea. Harri eta burdin-hori. Lapar su

 batzuek, azkorrian,

 ezarri zituzten hasik harri

 handi musker, eliza, latrina zolak bezain urindu horiek,

 eta itsasturiak itsasoan gure kheez hunkiturik, ikusi zuen

 lurra, bizkarreraino, itxuraz aldatua zela (labaki su handi batzu

 zabaldegitik ikusiak eta ur-bizi hartzeko lan horiek menditan).

 

 Horrela hiria izan zen oinarritua eta goizean ezarria izen

 garbi baten ezpainkarietan. Oihal-etxetaldeak ezeztatzen dira

 munoetan! Eta guk hor girenek zurezko galerietan,

 buru has eta ontutsik munduaren hoxturan,

 zer dugu bada irriz, bainan zer dugu irriz, gure alkietan,

 neska eta mando leihorreratze baten gatik?

 eta zer da erraiteko, goizaldetik haste, jendalde hortaz

 guziaz oihalpean? Irin etortze batzu!... Eta untziak Ilion baino

 gorago zeruko hegazterren xuriaren azpian, askaitza iraganik,

 gelditzen ziren

 asto hil bat urean dagon gune hil hortan. (Ezagutzeko da

 uhaitz hits, zori gabeko, bere urinean lehertu larrepoten

 koloreko hori).

 

 Bertze ur-bazterreko hots handi hotxean, arotzak bere

 suen jabe! Azotearen zartek aurdikitzen dituzte karrika

 berrietara zorigaitz oraino ez agertu batzu orkiraka. Oi man-

 doak, gure ilunbeak okainezko sabre-pean! lau buru bihurriek

 ukoaren korropiloan badagite urdinean lili-mulko bizi bat.

 Erotegi oinarritzaileak gelditzen dira zuhaitz baten azpian eta

 gogoetak jiten zezteie leihorraren hautatzeko. Erakasten

 dauztate etxeak zer diren eta zertarako: alde ospatua, alde

 mutua, alde itsua; lateritazko galeriak, arbelezko ezkaratzak,

 eta mainategiak itzal argiz liburutegietako; aterbe biziki hotxak

 farmazia gaiendako. Eta gero etortzen dira diruzainak xixtuz

 bere giltzetan. Eta jadanik gizon bat kantuz ari zen bakarrik,

 bekokian bere Jainkoaren zenbakia margolatzen dutenetarik.

 (Mamutxa zirtak betikotz ondarkinen alde hortan!)... Eta ezta

 hau lekua bertze ur-bazterrekoekin ditugun antolamenduen zuer

 erraiteko; ura zahagietan eskainia, zaldizko aizelanak portuko

 lanetarako eta printzeak arrain diruz ordainduak. (Ziminoen

 hiltzea bezain trixteko haur batek -arreba gehiena edertasun

 handikoa- eskaintzen zaukun gateper bat zatin arrosa-ko-

 lorezko oski batean).

 

 ...Bakartasun! itsas-xori handi batek erruten duen

 arraultze urdina, eta bihikak goizean urrezko zitroinez oro

 trabatuak! -Atzo zen! Xoria joan zen!

 Bihar bestak, oihuak, errebideak zuhaitz lekadunez

 landatuak eta bidezaingoko laguntzek eremaiten argi-hastean

 palma zati handi eihartu batzu, gaitzeko hegal batzuen

 ondarkinak... Bihar bestak,

 portuko zuzenburuen hautatzeak, ahokadak hiri-

 inguruetan eta, ekaitzen estaltze epelen azpian,

 hiri horia burua itzalpean, bere nesken galtza-motxekin

 leihoetan.

 

 ... Heren ilean, muñoen bizkarretan zain daudenek

 plegatu zituzten bere oihalak. Emazte gorputz bat erre-arazi zen

 ondartzetan. Eta gizon bat aitzinatu zen Desertuaren mugan-

 haren aitaren ofizioa: berinazko untzi saltzaile.

 

 V

 

 Nere arima urruneko gauzetan hartua denarentzat,

 hirietako ehun su zakurren ehausiek bizkorturik...

 Bakartasun! gure alderdikari ergelek ospatzen zauzkuten

 guhauren atunak, bainan gure gogoetak jarriak ziren jadanik

 bertze murru batzuen azpian

 "Eztiot nehori erran igurika dezan... Oro hastiatzen

 zaituztet eztiki... Eta zer da erraiteko gutarik ateratzen duzuen

 kantu hortaz?..."

 Itsaso Hiletarat eremaiteko den irudi-alde baten buruzagi,

 nun aurkituko dut gure begiak ikuziko dituen gau ura?

 Bakartasun!... Izar lagundi batzu iragaiten dira mundu

 bazterretik, sukaldetan bereganatzen dutela etxe izar bat.

 Zeruko Errege Elkartuek baderamate gerla nere he-

 gaztegi gainean, han jartzen dituzte bere gau-etzangiak.

 Joan nadila bakarrik gauaren hatsekin, Printze

 kitzikalarien erdian, Bieliden erorten erdian!...

 Arima ixilik lotua (Emazte) Hilen mundrunari! Orratzez

 josiak gure betespalak! ospatua aidurua gure betile-pean!

 Gauak badema bere esnea, ongi begira bezate! eta

 eztizko erri bat ibil bedi emaile-nasaiaren ezpain ondoan

 "... Emaztearen fruitua, oi (emazte) Sabatarra!..."

 Arima ezin gutiago xuhurra salatuz eta gauaren urrin hutsez

 ihardokiko diot ene gogoetetan ametsaren lanari, joanen

 naiz basa antzarekin, goizeko usain gezean!...

 - Ha! izarra gauko jartzen zenean sehien eskualdean,

 baginakiena hainbertze lantza berri jadanik

 bazabiltzala desertuan Udako mugerkien ondotik?

 "Azkorria, bazinion..." Ikuzketak Itsaso Hilen bazterretan!

 Urtaro neurrigabean hasik etzan direnak jeikitzen dira

 trumilka lur gainean jeikitzen trumilka eta diote

 mundu hau zoroa dela! ...Gizon zaharrak higitzen ditu

 betespal batzu argi horian; emaztea luzatzen da bere

 eta potro lekatuak bere bidar bizarduna ezartzen dio

 eskuan haurrari, ezpaitu hunek oraino begi bat ireziko diolako

 ametsik gogoan...

 "Bakartasuna! Eztiot nehori erran igurika dezan... Alde

 hortarat joanen naiz nahiko dutanean..."- Eta Arrotzak jauntzi

 guziak soinean

 bere gogoeta berriez egiten ditu oraino bere alderdikari

 batzu ixiltasunaren bidetan: begia betea du heldar batez,

 ezta gehiago hartan gizakirik. Eta lurra bere bihi

 hegaldunetan, hala nola olerkaria bere hitzetan, badabila

 bidaian...

 

 VI

 

 Guziz boteretsu gure ordezkaritza militarretan, gure

 alaba hats batez -oihal horiek- jaunzten zirenekin,

 goi eskuan ezarri ginazkon arteak zorionari.

 Nasaitasun eta gozo, zorion! Hain luzaz gure basoak

 zeintan hormak kanta baitzezakeen Memnon-ek bezala...

 Eta ximixta nahasketa bat bidez aldaraziz zabaltzen

 izkinan, urrezko aspil handi batzuek neskatoen eskuetan epaiten

 zuten ondartzen nazka munduko mugetan.

 Gero izan zen Sartaldeko ufada urte bat eta, gure

 hegaztegi arbelez aztatuetan, oihal bizi itsaso zabaleko atseginari

 eman batzuen erranaldi oso bat. Zaldunek lur-muturren hegian,

 arrano dirdirant batzuek hertsaturik eta hazten zituztela lantzen

 puntan eguraldiaren izigarrikeria garbiak, itsasoetan agertzen

 zuten ixtorio bat gartsua

 Bai! ixtorio bat gizonentzat, indar kantu bat gizonentzat,

 hala nola zabalaren daldarika bat burdinezko zuhaitz batean!...

 bertze ur-bazter batzuetan eman legeak, eta emaztetarik

 ahaidetasunak jendalde arinen baitan; herri handi batzu oihuka

 salduak hedatze ekitarraren azpian, goien ordokiak baketuak eta

 herri-aldeak ixunean arrosen usain ospagarrian...

 Sortzean horrelako itxindurik usnatu eztutenek, zer

 egiteko dute gutartean? eta izan daitekea har-emanik ukan

 dezaten bizidunekin? "Zuen egitekoa da eta ez nerea, ez izaitean

 erregetasuna..." Guk hor ginenek aldiz, mugetan ekarri ginituen

 ohi ez bezalako ixtripu batzu, eta bageramatzala gure buruak

 egintzetan indarren mugaraino, gure bozkarioa zuen artean izan

 zen bozkario bat biziki handia

 Ezagutzen dut maldetan jarria den arraza hori: zaldizko

 aurdikiak bizitzeko behar diren lur-lanetan. Zoazte eta horier

 erran: lanjer handi bat gurekin ibiliz! zenbaki eta neurri

 gabeko egintzak, nahikunde batzu boteretsu eta hondatzaileak

 eta gizonaren ahala suntsitua ardantzaren mulkoa bezala...

 Zoazte eta ongi erran: gure bortizkeriazko ohidurak, gure zaldi

 xuhur eta zaluak jazarraldien hazietan eta gure kaskak egunaren

 hasarreak usnatuak... Ohidurak berregiteko diren herri

 ezinduetan, hainbertze familia moldatzeko xori xixtukari

 kaiolatara batzu bezala, ikusiko gaituzue, gure egin moldetan,

 erresuma biltzaile aterbe handi batzuetan, goratik lege (bula)

 irakurtzaile, eta hogoi jendalde gure lege-pean hizkuntza guzien

 mintzatzen...

 "Eta jadanik badakizue heien gostuaren ixtorioa: kapitain

 behardunak betiereko bidetan, jaunak multzoan jinak gure

 agurtzeko, urteko jende gizonki guzia bere jainkoekin makila

 batzuetan, eta iparraldeko ondartzetan erori printzeak, heien

 alaba menperatuek emaiten dauzkutela nasaiki bere hitzaren

 segurtamenak, eta Nagusia, derrala: nere zorian badut sineste...

 "Edo ere kondatzen dezteezue bakeko gauzak: ongi-

 izaiteaz funditu herrietan plaza eta emazte ezkont-gei batzuen

 usain bat, diru horiak, soinua garbi, palmen azpian eskuztatuak

 eta jendaldeak ibilki pizkailu azkar batzuen gainean -armader

 emaitzak, indar tratu handiak uhaitzen bizarrera, bere alaben

 itzalean jarria dagon auzo boteretsu baten jauresmena eta

 mezuak urre orsto batzuetan aldizkatuak, adixikidantzazko eta

 zedarritzeko antolamenduak, jendetik jenderateko hitzartzeak

 latsetako naza batzuetaz, eta legarrak hartuak herri gogo

 berotuetan! (urtegi, bihitegi, zaldizkoen aterbe eraikitzeak

 karrelaiak urdin biziz eta bideak adarailu arrosa kolorez-

 oihal hedatzeak nahitara, ezti arrosazko errexinatak eta sortu

 zaukun potroa armadako aldaketetan -oihal hedatzeak nahitara

 eta, gure ametsen mirailetan, ezpatak herdoiltzen dituen itsasoa,

 eta jaustea, arrats batez, itsas-herri-aldetara, gure herri asti

 handiduneri buruz eta gure alaba.

 usain-ondueri, hats batez -oihal horiek- ematuko

 baigituzte...)"

 

 - Horrela zenbait aldiz gure alazeak zori berezi batez

 hertsatuak eta, egunaren urrats lehiatuetan, munduaren alde

 huntan, zabalenean, zeintara buruzagitza herriz aldatzen baita

 arrats guziez, erramu alarguntza oso bat!

 Bainan arratsean, sagu-belar eta buztin usain bat, gure

 emazten alaben eskuetan, etortzen zitzaukun gure jartzeko eta

 aberasteko xedetara

 eta haize eztiek bazegiten ostatu ur-golko nehorgaben

 zolan.

 

 VII

 

 Ezkira beti biziko lur hori -gure atsegina- hauetan...

 

 Uda Erresuma baino hedatuagoak ezartzen du aireko

 mahainetan dilindan giro mail andana bat. Bere eremuan zabala

 den lurrak itzulikatzen du bete-betean bere itxindu hautsen

 azpian hitsa. Sofre, ezti kolore, hiltze-gabeko gauzen kolore,

 belarreztatu lur guzia sutan bertze neguko lastoetan -eta

 zuhaitz bakar baten belogi muskerretik zeruak biltzen du bere

 heze amuzkoa.

 Mika harroki bat! Ez bihi huts bat ere haizearen

 bizarretan. Eta argia urin bat bezala. -Betespalen urraduratik

 batzen naizela mendi-hegien hariari, badazkit zakatzez titatua

 den harria, ixiltasunaren erlumeak argi kofoinetan; eta nere

 bihotzak arrangura du larrepote mota batez...

 Kamelu-eme ile moztean eztiak, orbain malba-kolorez

 josiak, muñoak ibil daitela zeru lurtsuaren arauen azpian- joan

 daitela ixilik ibarraren goritasun xuhailen gainean; eta.

 belaunika bitez azkenik, ametsen khean, jendaldeak lurraren

 errauts hiletan ezeztatzen diren lekuan.

 Marra handi maltso batzu badoatzi itxura gutiko ardantz

 batzuen urdintzetara. Lurrak gune bat baino gehiagotan ari ditu

 zohitzen ekaitzaren brioletak; eta uhaitz agorren lekuan

 airatzen diren ondartz lano horiek, mende zati batzu bidaian

 bezala...

 

 Mintzoa apalago hilentzat, mintzoa apalago egun argian.

 Hainbertze eztitasunek, izan daitekea bere neurriaren aurkitzeko

 huts badagiela?... "Mintzo nitzauzu, ene arima! -ene arima

 zaldi usain batez oro ilundua!" Eta lur-xori handi batzuek,

 Sartaldean itsaso iragaiten, ongi itxuratzen dituzte gure itsas-

 xoriak.

 Zeru hain xuhailaren sortaldean, itsuaren oihalez hetsi

 den leku saindu bat bezala, odei maltso batzu ari dira moldatzen,

 hetan itzulikatzen direla kanfre ta adarraren xangreak... Ufa

 batek hartu nahi dauzkun kheak! lurra dena aiduru bere

 mamutxa bizarretan, lurra gauza miragarri batzuez erditzen!...

 Eta eguerditan, jujuba zuhaitzak hil-hobien zimendua

 zapartarazten duenean, gizonak hesten ditu betespalak eta

 garondoa frexkatzen aroetan... Ametsaren zaldieriak errauts

 hilen lekuan, oi gutaraino ufa batek ile-harrotzen dituen bide

 auherrak! nun aurkit, nun aurkit uhaitzak bere ezteietan

 zainduko dituzten gudariak?

 Lur gainean doatzin ur handien otsean, lurreko gatz

 guzia ikaratzen da ametsetan. Eta bat-batean zer nahi daukute

 mintzo horiek? Goiti ezazue mirailazko jendalde bat uhaitzen

 hezurtegiaren gainean, dei begite geroko mendetan!

 Goitizkitzue harriak ene ospetan, goitizkitzue harriak ixilik, eta

 leku horien zain burdin-hori muskerrezko zaldieriak galtzeta

 zabaletan!...

 

 (Xori handi baten itzala iragaiten zaut aurpegitik).

 

 VIII

 

 Zamari saltzeko legeak. Lege bidez aldakorrak. Eta

 guhaur. (Gizonen kolore).

 Gure lagun zirimola gora horiek bidaian, urezko-aro-

 neurkin joanki lurraren gainean,

 eta uhar ospatsuak, gai miragarri batez eginak, errauts

 eta mamutxaz ehoak, gure jendalderi jarraikitzen zirela buru-

 zerga bezala.

 (Gure bihotzen araura suntsitu zen hainbertze nihun-ez-

 izaite!)

 

 Ez bada gelditzea auher izan zelakotz: atxikimendu

 gabeko aberen urratsean (gure zaldi garbi gehienen

 begiekielakoak), ainitz gauza hasirik izpirituko ilunbetan

 ainitz gauza astira izpirituko mugetan- Seleukus-en acoko

 ixtorio handiak abailen xixtuan eta lurra azterketeri emana...

 

 Bertze gauza bat: itzal horiek -zeruaren ohoinkeriak

 lurrari...

 Zaldiz horrelako giza-leinuen erditik, zeintan herrak

 zenbait aldiz ari baitziren kantuz sagar-xori batzu bezala,

 zaharoa goitituko ote dugu zorionaren hitz irenduetara?

 Gizona, azta ezak hire azta garian neurtua. Hunelako herri bat

 ezta nerea. Zer erran daut munduak belar higitze huntaz bertze?...

 

 Zuhatz-Eiharraga deitu lekuraino

 eta ximixta meharrak mugatzen dauzta herri horiek

 Sartaldean.

 Bainan haraindian dira asti handienak, eta herri

 handi belartsu orroitmen gabeko batean, urtea esteka eta

 urtebururik gabe, argi-haste ta suez bizitua. (Goizean ahari beltz

 baten bihotzaren sakrifikazioa).

 

 Munduko bideak, bata jarraikitzen zautzue. Nagusigoa

 lurreko aieru guzien gainean.

 Oi Bidaianta haize horian, arimaren gostua!... eta kokulu

 indianoaren, diok, bihiak baditik, leher bezate! indar

 xoragarriak.

 

 Bortizkeriazko ekai handi batek manatzen zituen gure

 bizi-moldeak.

 

 IX

 

 Hainbertze denbora bazelarik Sartaldera baginoatzila, zer

 ginakien gauza suntsikorretaz?... Eta bat-batean gure oinetan

 lehenbiziko kheak.

 

 - Ema-gazteak! eta herri baten izaitea oro usain-ondua

 bilakatzen da:

 

 "... Iragartzen dezteat bero handi bateko aroak eta

 alarguntsak garrasiaka hilen ezeztatzean.

 Ixilitasunaren ohiduran eta artan zahartzen direnak,

 gainetan jarririk, ondartzeri beha daude

 eta egunaren aipamenari ferietako izparrenetan;

 bainan atsegina emazten sabelean moldatzen ari da, eta

 gure emazte soinetan bada mahats beltz irakigarri bat bezala, eta

 guhaurekilako jabalmenik ez batere.

 

 "... Iragartzen dezteat fagore handi bateko aroak eta

 orstoen zoriona gure ametsetan.

 Iturburuak badazkitenak gurekin dira herritik-joaite

 huntan; iturburuak badazkitenek erranen daukutea arratsean

 zein eskuen azpian gure sabelen mahatsa zapatuz

 diren gure soinak heldar batez betetzen? (Eta emaztea

 gizonarekin etzan da belarrean; jeikitzen da, antolamendu bat

 egiten du gorputzeko itxuretan, eta larrapotea airatzen da bere

 hegal urdinean.

 

 "... Iragartzen dezteat bero handi bateko aroak, eta molde

 berean gauak, zakurren ehausi-pean, bere atsegina deitzten du

 emazten sabelean.

 Bainan Arrotza bizi da bere oihal-etxean, esnekinez,

 udarez ohoratua. Ekartzen zaio ur hotxa

 ikus ditzan hartan bere ahoa, begitartea eta setsua.

 Ekartzen zaizkio gaukari emazte handi batzu (ha!

 gaukoagoak egun argiz!). Eta menturaz ere nitarik har dezake

 bere atsegina. (Eztakit zer diren haren izaerak emaztekin).

 

 "... Iragartzen dezteat fagore handi bateko aroak eta

 iturburuen zoriona gure ametsetan.

 Idek ezak ene ahoa argitara, ezti gune bat bezala

 harroken artean, eta nere baitan hutsik aurkitzen bada izan

 nadila haizatua! bertzela,

 joan nadila etxe-oihal-pera, joan biluzirik, pegarraren

 ondora, etxe-oihal-pera,

 eta hik, hil-hobi izkinaren laguna, ikusiko nauk luzaz

 mutu nere zainen zuhaitz-alabaren azpian... Galdezko ohe bat

 etxe-oihal-pean, izar muskerra pegarrean, eta izan nadila hire

 menean! ez sehi bat ere etxe-oihal-pean ezpada ur hotx

 pegarra! (Badakiat argia baino lehen ateratzen izar muskerra

 iratzarri gabe, larrepotea alazean eta lur guziko zakurren

 ehausia).

 Iragartzen dezteat fagore handi bateko aroak eta ar-

 ratseko zoriona gure betespal suntsikorretan...

 

 bainan mementoan eguna duk oraino!"

 

 - eta xutik egunaren hegiko dirdiran, herioa baino

 xahuagoko herri handi baten atarian,

 neskek bazegiten gernu bere zaiaren oihal margolatua

 baztertuz.

 

 X

 

 Egik hautu hegia bereganatzen zaion buruko handi batez.

 Begia gibelatzen da mende batez arimaren herri-aldetan. Gisu

 bizizko atetik ikusten dira ibarreko gauzak : gauza bizidunak, oi

 gauza

 ezin hobeak !

 potro sakrifikatze batzu haurren hil-hobi gainean,

 alarguntsa garbialdiak arrosetan eta xori muskerren biltzarreak

 korroiletan zaharren ohoretan;

 ainitz gauza lurrean entzuteko eta ikusteko, gauza biziak

 gutartean!

 aire zabaleko besta ospatzeak zuhaitz handi batzuen

 urteburuko eta zeremonia publikoak putzu baten ohoretan;

 harri beltz, osoki biribil batzuen eskaintzak, ur-hegi asmatzeak

 leku hiletan, oihal kontsekratzeak, haga muturretan, lepoetarat

 hurbiltzean, eta oihukatze bortitzak, harresien azpian,

 ezkontzetako oihalen erakusketako!

 

 bertze asko gauza oraino gure baldokien heinean: abere

 lotzeak bazter-herrietan, jendalden harat-hunatak ile motzlen,

 ur-zilo egilen eta zaldi zirikatzailen aitzinean; sal-eros jokoak

 uzten hatsean eta belarki haizeztatzea, xarden puntan,

 hegaztegietan; eraikitzeak: lur erre ta gorrailezko heskailu,

 zabaltzetan haragi idortoki, apezentzat aldategi, kapitaindegi;

 abel-artatzailearen korrale neurrigabeak; mando-biden erreka

 hertsitzetan bide bihurtuen arta-lanak; eritegi oinarritzeak

 larrekietan; bidekari-alden etortzeko idazketak eta zaintzalen

 etxerat igortzeak diru aldatzailen auzoaldetan; aipamen onak

 sortzen hegatz-pean, erregosi untzien aitzinean; hartze-paperen

 oihukatzeak; ihizi larru-xurien, lurpeko har-zureen suntsitzeak,

 lapar eta elorri suak herioaz zikindu lekuetan, garagar eta al-

 largizko ogi eder baten egitea; edo gal-xurizkoa; eta gizonen

 khea leku orotan...

 ha! gizon mota guzietarik bere bide ta atunetan:

 mamutxa, ur-udare jale; xafla, aberastasun ekarle! laboraria

 eta adalinga, xixtatzailea eta gazkina; zubi-zaina, arotza; zukre,

 kanela, burdin-xurizko edan-untzi eta adarrezko argi-untzi

 saltzaileak; larruzko jauntzi bat mozten duena, abarkak zurean

 eta oliba moldeko botoinak; lurrari bere moldeak emaiten

 dazkona; eta gizon ofizio gabea: gizon belatzduna, gizon

 xiruladuna, gizon erleduna; atsegina bere mintzoaren doinutik

 hartzen duena, lana harri musker bati behatuz aurkitzen duena;

 bere atsegineko, hegaztegian zuhaitz azalezko su bat erre-

 arazten duena; lurrean orsto usaindunez beretzat ohe bat egiten

 duena, eta hartan datzana eta deskantsatzen dena; ur-bizi aska

 batentzat zeramika muskerren marrezki batzu gogoan dagona;

 eta bidaiak egin dituena eta berriz abiatu nahia; euri handi

 batzuen herrian bizi izan dena; ari dena xotxetan, mailetan,

 gandoletan; edo bere karkulako taulak lurrean hedatzen dituena

 bere xedeak badituena kuiatto baten baliatzeaz; arrano bat

 herrestan badermana abar zama bat bezala bere ondotik (eta

 luma emana da, ez saldua, gezien lumaztatzeko), hazi-irina

 biltzen duena zurezko untzi batean (eta nere atsegina, dio,

 margo hori hortan da); kauserak jaten dituena, palma-harrak,

 martxuka-gorriak; suge-belarraren gostua maite duena; biper

 lodi batez amets dagiena; edo oraino lurpeko xori-nigar bat

 hortzez xehatzen duena, maskor bat beharrira baderamana, eta

 jeinu usain-onaren goait dagona harriaren hatste hotxetan;

 emazte gorputza gogoan dagona, gizon lizuna: bere arima iheki

 baten leinuruan badakusana; jakitatetan, onomastikan ixuria den

 gizona; biltzarretan entzuna den gizona, iturriak izendatzen

 dituena, alki emaitza bat badagiena zuhaitzen azpian, ile tindatu

 emaitza bat zuhurrentzat; eta bide-kurutzetan lot-arazten

 dituena burdin-horizko gopor biziki handi batzu egarriarentzat;

 oraino hobeki, ezerik eztagiena, holako gizona eta bere atunetan

 holakoa, eta hanbat bertze oraino! gateper biltzaileak alorren

 ozketan, horiz titatu arraultzeak hartzen dituztenak berroetan,

 zalditik jausten direnak gauza batzuen biltzeko, agaten, bazter-

 herrietako sar-bidetan pikatzen den harri urdin-xuhail baten

 (untzi, tabakera, edo herbailen eskuetan itzulikatzeko borobilen

 moldean); xixtuz kutxatto batzu margolatzen dituztenak aire

 zabalean, bolizko makila bat duen gizona, errotanezko kadera

 bat duen gizona, nesken iduriko esku batzuez apaindua den

 ermitanoa eta zimino baten estekatzeko bere lantza alazean xutik,

 ezarri duen gudari etxerat igorria... ha! gizon mota guzietarik

 bere bide ta atunetan, eta bat-batean! arratseko jauntzietan

 agertua eta epaiten dituela inguruan nor-lehen-izaiteko ekaiak

 oro, Ipuinlaria bere lekuaren hartzen ahunt-adar ondoaren

 azpian...

 

 Oi etorki-idazlea plazan! zenbat ixtorio familia eta

 etorkietaz? -eta hilak hatzeman beza bizia, legetzailearen

 harrietan errana den bezala, ezpalin badut gauza oro bere

 itzalean eta bere adineko balioan ikusi: liburu eta urtekari-

 tegia, izar-ikerlearen botigak eta ehortz-leku baten ederra,

 tenplo batzu biziki zaharrak palma-pean, mando-eme baten eta

 hiru oilo xurien bizitegi- eta nere begi itzuliaren haraindian,

 ainitz egintza gorde bidean: oihal-etxe-taldeak ekenduak nik

 eztaikidan berri batzuen gatik, jendalden ausartziak muñoetan

 eta ibai iragaiteak zahagi batzuen gainean; zaldizkoak

 batasuneko eskutitz eremaile, zelata ardantzetan, ohoin lanak

 erreka hertsitzen zolan eta ariketak alorretan gaindi emazte

 baten ebastearen gatik, tratuak eta azpikeriak, ihizien estaldurak

 oihanean haurren begi aitzinean, eta profeta batzuen eriondoak

 itheien barruan, gizon bien elealdi ixilak zuhaitz baten azpian...

 bainan oroz gainetik gizonaren egintzak lurrean, ainitz

 aieru bidaian, ainitz hazi bidaian, eta eguraldiaren airis-pean,

 lurraren ufako handi batean, uzten luma guzia!...

 arrats orduraino zeintan izar emea, gauza garbi eta zeru

 gorenetan saristatua...

 

 Ametsaren lur itzulgaia! Nork aipatzen du eraikitzea?

 -Ikusi dut lurra eremu zabal batzuetan banakatua eta nere

 gogoeta ezta itsasturitik alderatua.

 

 KANTU

 

 Nere zaldia zuhaitz urtxapalez betearen azpian gelditurik,

 xixtukatzen dut xixtu bat hain garbia, nun ezpaita agintzarik

 bere bazterretan uhaitz horiek atxik dezazketenik. (Orsto biziak

 goizean ospearen irudi)...

 

 Eta ezta batere gizon batek eztuelakotz gogoa ilun, bainan

 jeikiz argia baino lehen eta zuhurtziaz badagola har-emanean

 zuhaitz zahar batekin, bidarraz bermaturik azken izarrari,

 ikusten ditu zeru baruraren zolan gauza handi garbi batzu

 atseginerat bihurtzen...

 

 Nere zaldia urrungaz dagon zuhaitzaren azpian gel-

 diturik, xixtukatzen dut xixtu bat hain garbia... Eta bake,

 hiltzera baldin badoatzi, egun hau ikusi eztuteneri. Bainan ene

 anaia olerkariaz ukan ditugu berri batzu. Idatzia du oraino

 gauza bat ezin eztiagoa. Eta zenbaitek ukan zuten haren

 ezagutza...

 


inprimatu