Jainkoa ezagutzen nauzu
Delphine Lubet
Jauna, ezagutzen nauzu osoki,
Iduzkia jalkitzen den ordutik,
Hura etzaterainokoan,
Eta gehiago ere.
Ene solasen eta pentsaketen
Itzulia laster egiten duzu.
Ezagutzen dituzu segitzen ditudan
Egun guzietako bideak,
Ezagutzen dituzu ene nigarrak,
Eta ere ene alegrantziak.
O, Jainko Jauna,
Ezagutzen nauzulakotz osoki,
Duzu pausatu soa nitan barna;
Norat nahi joan nadin,
Beti laguntzen nauzu,
Nun nahi emaiten dautazu eskua,
Eta erakusten bide zuzena,
Zurekin gau ilunek dirdiratzen dute,
zurekin ez naiz galtzen leize beltzetan,
Zurekin konfiantza nitan sartzen da,
Begira nezazu.
Jauna, zuk ezagutzen duzulakotz
Ene ahulezi handia, egizu
Ez nadin errebela
Bekatuaren erreketan.
Benedikatua zarela, Jauna.