Xahartzen ari naiz
Delphine Lubet
Galdetzen dautzut Jainko maitea
Argi deno ene izpiritua
Izan dadin ene xahartasuna
Zuhurtasunez betea
Egizu ere, otoi, ene solasak
Izan diten amodiozkoak
Bai eta ere zentzuzkoak
Umiltasunezkoak
Ene kreatzaile maitea
Egizu ez dezadan har usaia
Nik pentsatzen dutana
Hara dela zinez egia
Urrun nitarik trixtezia
Maite dezatan ixiltasuna
Egizu ere ene izaite guzia
Izan dadin zutaz dirdiratua