inprimatu
Alportxak
Izenburua:
Alportxak
Sinadura:
La Fontaine
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Delphine Lubet)
Egilea(k):
Lubet, Delphine
La Fontaine, Jean de

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
9

Alportxak

 

La Fontaine

 

 Huna, eguņ batez Jupiterek

 Zer zuen erran:

 "Hatsa duzuen ber, Izaiteak,

 Zatozte ene ganat denak,

 Belaunika zaitezte ene zangoetan,

 Aitor beldurrik gabe zuen arrangurak,

 Hitzemaiten dautzuet sendatzea.

 Zato, ziminoa, mintza zaite lehenik,

 So egizu deneri, eta, ikusirik

 Zure itsusdura eta heien edertasuņa,

 Zer diozu? Atsegabe zare?"

 Ni, Ategabe naizenez?

 Erradazu, zendako ez!!!

 Ez ote ditut lau zango bertzek bezala?

 Ez dut orai arte entzun erasirik

 Ene itxurari eginik,

 Aldiz, hartzaren muturra,

 Hain da itsusia,

 hari so egin eta,

 Denak doatzi iheska"

 Huna nun, hurbiltzen den hartza.

 Denek uste zuten zinkurika ariko zela,

 Zer aperentzia!

 Bere burua zuen azkar goratu,

 Elefantaz trufatu,

 Erranez, behar zuela,

 nahi bazuen edertu,

 Buztana luzatu

 Eta beharriak moztu,

 Ipete zela eta arras tontoa.

 Hurbildu zen elefanta,

 Harek jujatu balea

 Zinez gizenegi zela.

 Eta xinaurriak kausitu

 kukusoa ttipixkoa,

 Bere burua zaukalakotz gaitza.

 Hola zenez geroz,

 Jupiterek haizatu zituen denak

 Dio ixtorioak

 Eroenak izan zirela gizonak.

 Gizonak beti begia argi bertzentzat

 Eta satorra bezain itsu bere buruarentzat.

 Dauzkagu gure bekatuak

 Beti ez deuskeriak,

 Aldiz lagun protsimoaren huts ttipiak

 Ezin barkatuzkoak.

 

 Ez dituguia emaiten gure alportxetan

 Aintzineko sakelan, agerian,

 Bertzen huts guziak,

 Eta gibelaldean, gordegian,

 gure laido handienak.

 


inprimatu