inprimatu
Elhurte
Izenburua:
Elhurte
Sinadura:
Saint-John Perse
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jean Baptiste Orphustan)
Egilea(k):
Perse, Saint-John
Jean Baptiste Orphustan

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
40

Elhurte

 

Saint-John Perse

 

 IV

 

 Bakarrik konduaren egiten, elur Itsaso batek inguratzen duen izkinako ganbara

 gain hortarik, Epe laburreko egoile iragankorra, gizon argibide ta lekuko gabea, azkatuko ote

 dut ene ohea pirago bat bere itsas-artetik bezala?... Egun bakoitz bere sor-lekutik urrunago

 oihal-etxepean bizi direnek, bere untzixka bertze ur-bazterrerat egun bakoitz baderamatenek,

 badakite egun bakoitz hobeki gauza ezin-irakurtuen harat-hunata; eta uhaitzak iganez bere itur-

 buruetara, iduripen muskerren artean, bat-batean hartuak dira edozein hizkuntzak bere harmak

 hartan galtzen dituen dirdira bipilaz.

 

 Horrela elurren Itsas gainean gizon erdi-hasak, bat-batean hautsiz higimendu neu-

 rrigabea, badarraika hitzek hartan gehiago hartzerik eztuten xede berezi bati, Munduarekin ez-

 kondua da nere hor izaitea, munduarekin ezkondua da nere zuhurtzia!... Eta hastapeneko ure-

 tara itzultzen naizela egunarekin, nola bidaianta ilargi berrian bidamena dudazkoa duenean eta

 urratsa galkorra, huna nun badutan ahotsetako sail goienetan ibiltzeko xedea: biziki urruneko

 hizkuntza batzuetaraino, hizkuntza biziki oso eta xuhur batzuetaraino,

 

 hala nola "atzo" eta "bihar"-endako hitz berezirik ukan etzuten hizkuntza drabi-

 diano hetaraino. Zatozte'ta jarraik, hitzik erraiteko eztuguneri: igaiten gira idazkerarik gabeko

 atsegin huts hari goiti nun baitabila erranaldi gizatar zaharra; bagabiltza elisio argietan, eta hiz

 kuntzalaritzako lan ederren aitzinean, gure bide berriak idekitzen ditugu itzuli ezin-entzun he-

 taraino, zeintan hatskatzea gibelatzen baita bokalen haraindirat eta hatsaren doinuz aldatzea he-

 datzen, ezpainkari erdi-ozen batzuen araura, azken bokal huts batzuen bila.

 

 ...Eta goizarekin gertatu zen, izen ezin garbiagoan, herra eta zekeneriarik gabeko

 herri eder bat, grazia eta eskerrezko leku bat izpirituaren aztarna segurren igaiterako; eta eske-

 rrezko Agur handi bat bezala gure hatzetan, elur orotako arrosategi xuria inguruan... Lore-pa

 rasolen hoxtura, lili-mulkoena, axal baten hoxtura babaren azpian, ai! hainbertze airis oraino

 ibiltzailearen ezpainetara!... Zein landaretze berriek, leku azkatuagoan, gaitu loreaz eta udareaz

 ordaintzen? Zein hezurrezko tutak adin handiko emazten eskuetan, zein bolizko amandak adin

 gazteko emazten eskuetan,

 

 dauku irunen oihal bizidunen erredurarentzat frexkoagorik?... Munduarekin ez-

 kondua gure pairamena, munduarekin ezkondua gure aidurua...Ai! ametsaren andura guzia gu-

 re aurpegian berean! Eta atseginez bageramatzala berriz ere, oi mundua! hire gezurrezko hats

 hotxak!... Uhaitzak oraino iragangarri diren lekuetan, elurrak oraino iragangarri direnetan,

 gaur eremanen dugu arima iragangaitz bat... Eta haraindian dira ametsaren ordoki handiak eta

 bizi denak bere zoria hari demaion ontasun higakor hura oro.

 

 Hemendik goiti idazkiz hutsa dagon orria hau.

 


inprimatu