inprimatu
Laudorioak
Izenburua:
Laudorioak
Sinadura:
Saint-John Perse
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jean Baptiste Orpustan)
Egilea(k):
Perse, Saint-John
Jean Baptiste Orpustan

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
33-38

Laudorioak

 

Sain-John Perse

 

 I

 

 Haragiak xigortzen ari haizetara, saltsak moldatzen

 eta khea bide larrutuetan igaiten, heltzen dela oinez bazabilaneraino.

 Orduan Ametslari matela zikina

 ateratzen da

 amets zahar bortitzkeriaz, maltzurkeriaz eta zapartaz oro marratu batetik,

 eta izerdiz apaindurik, haragiaren usainari buruz,

 jausten

 emazte bat ixuri, baderamatzala: bere oihaleriak, linjeria guzia eta ile

 nahasiak.

 

 II

 

 Zaldi bat maitatu dut -nor ote zen?- ongi behatu daut bekora, bere xerloen azpitik.

 Haren sudur zilo biziak bi gauza ikusteko ederrak ziren - begi bakoitzaren gainean

 hantzen den zilo bizi harekin.

 Laster egina zuenean, izerditan zen: dirdiratzea da! -eta ilargiak zapatu ditu haren

 sahetsetan ene haur belaunen azpian...

 Zaldi bat maitatu dut -nor ote zen?- eta zenbait aldiz (ihizi batek baitaki hobeki

 zein indarrek gaituzten ospatzen)

 bere jainkoer goititzen zuen burdin-horizko buru bat: ufatuz, zain girtain batez il-

 dokatua...

 

 III

 

 Urguluaren neurkadak jausten dira muño gorrietarik.

 Apo-harmatuak amiltzen itsas-artetan izar ilun batzu bezala.

 Izparren batzuek badagite amets bat haur buruez betea...

 

 Izan hadi gizon irri-egile begi maltso bat,

 ixilik irri eginez betespalaren hegal maltso-pean, airatzearen betegina (eta betilea-

 ren hegi gelditik itzuli egiten du ikusi dituen gauzetara, hartzen dituela itsaso enganakorraren

 bideak... eta betilearen hegi gelditik

 egin dauku isla agintza bat baino gehiago,

 gazteago bati dionak bezala: "Ikusiko duk!"

 Eta hura da hitzartzen untziko nagusiarekin).

 

 IV

 

 Zeru urdin! gure ihiziak oihu batez hanpatuak!

 Atzartzen naiz, Anibaren udare beltza gogoan bere koxko kalitzadun eta mo-

 tzean... Ongi bada! karamarrek iretsi dute udare guriekilako zuhaitz oso bat. Bertze bat orbai-

 nez betea da, loreak heldu zitzaizkon, hautak, enborrean. Eta bertze bat, eztaiteke eskuaz hun-

 ki, lekukotasunez egiten den bezala, uli hauetarik berehala nigarrez ixuri gabe, margoak!... Xi-

 naurriak lasterka bi aldetara. Emazte batzu ber-berak irriz ari abutilonetan, abere adardunen

 uxarako erabiltzen diren lore hori-beherean-gorri-beltzez-titatu heietan... Eta setsuak badema

 usain on bat. Izerdiak idekitzen du bide hotx bat. Bakarrik den gizon batek ezar lezake sudurra

 besoko pleguan. Ur-hegi horiek hantzen dira, lehertzen bitxikeriazko ezteiak dituzten mamutxa

 meta batzuen azpian. Arrauna ninikatu da arraunariaren eskuan. Zakur bizi bat krako baten

 puntan da amuzki hoberena marrazoarentzat...

 - Atzartzen naiz Anibaren udare beltza gogoan; eta lore batzu multzoka orstoen

 besapean.

 

 V

 

 ...Ur ezti horiek esnez dira bada

 eta goizeko bakartasun mardoetan ixurtzen ari den guzia.

 Bizkar argitu-aitzin ikuziak, ametsetarik argi hasteko nahasduraren berdineko ur

 batez, badagi zeruaren agerbide bat ederra. Eta egunaren haurtasun adoragarria, oihal-etxe

 amilduen treilatik, jausten da nere kantu haseraino.

 

 Haurzaro, nere maitea, hori baizik ez ote zen?...

 

 Haurzaro, nere maitea... begiko erraztun bikoitz hori eta maitasunaren

 arraitasuna...

 Hain da ezti eta gero hain epel,

 hain da iraunkor ere,

 bitxi baita hor izaitea, eskuez egunaren errextasunarekin nahasia...

 

 Haurzaro nere maitea! amor emaitea baizik ez... Eta erran ote dut, orduan? eztut

 gehiago nahi oihal horietarik ere

 higitzen, hor, ezin-xahutuan, goizeko bakartasun muskerretan... Eta erran ote dut,

 orduan? zerbitzu egitea baizik ez behar, soka zaharrez bezala... Eta bihotz hori, eta bihotz ho-

 ri, hor! bizkarretan baderamala herrestan, xumeago eta salbaiago eta oraino, lamaza zahar bat

 baino

 ezinduago...

 

 VI

 

 Eta bertze batzu igaiten dira, bere aldian, bizkarrera

 eta nik otoitzten, berriz ere, oihala eztadin zabal... aldiz gabargi hori, iraungi de-

 zakezue bada...

 Haurzaro, nere maitea! goiza da, badira

 gauza ezti batzu otoitzka ari, nola kantatzeko hastioa,

 eztiak nola ahalgea, ezpainetan ikaran, orrazez erran diren gauza batzu,

 oi eztiak, eta otoitzka ari, nola arraren mintzo eztiena onartzen badu bere gogo er-

 latsaren gurtzea gurtzen denari buruz...

 Eta orai galdatzen dautzuet, ez ote da goiza... hatsaren arraitasun bat

 eta egunaren haurtasun oldarkorra, begiak luzatzen dituen kantua bezain ezti?

 

 VII

 

 Zeru apur bat urdintzen da gure azkazalen maldan. Sua lodituz doan eguna beroa

 izanen da. Huna gauza izanen den bezala:

 Xirrixtatze bat leze gorriminetan, osina bozkarioaren idi-ahotzek oinazpikatua (oi

 bozkario ezin aztertua nun ezten argiaz!) Eta eriak, itsasoan, erranen du

 geldi dadin untzia iker ahal dezaten.

 Eta asti handi orduan gibeleko guzientzat, ixilduraren oldarraldiak itzultzen zauz-

 kula bekokietara... Ondotik heldu zen xori bat, hegaldakak baderama buru gainetik, haga

 huts-egiten du, badoa, erakusten dauzkula bere urtxo zango arrosak, Kanbize bezain basa eta

 Asuerus bezain ezti... Eta bidaiantetan gazteenak, hiru-laurdenka jarriz karel gainean: "Nahi

 nauzue bada mintzatu itsas-zolako iturrietaz..." (otoitzten da mintza dadin)

 - Bitartean untziak badagi itzal urdin-musker bat; baketsua, gogo argia, zukre-

 kiek hartua zeintan ala baitira

 bihurdikatzen diren multzo malguetan

 airea kantuan zehar bezala doatzin arrain horiek.

 

 ...Eta nik, dena osasun, hori badakusat, banoa

 eriaren ondora eta hori erraiten dakot:

 eta huna nun hastiatzen nuen.

 

 VIII

 

 Salerosleari lorioa itsasaldean, eta hegaztegia urtekari egileari ¡...Bainan bertze

 batendako oihal-untzia amo beltzezko itsas-arte barrean, eta usain hori! Zur,idor usain amikatu

 hori, gogoratzen dituela Iguzkiaren orbainak, izar-ikertzaileak, herioa...

 

 Gurea da urtzi hori eta nere haurzaroak urrentzerik ez.

 Ikusi ditut izendatzen erakasten dauzkuten ainitz arrain. Ikusi ditut bertze ainitz

 gauza, ezpaitira Ur barnean baizik ikusten; eta bertze batzu hilak: eta bertze batzu alegiaz-

 koak... Eta ez

 Salomonen hegazterrenek, ez Etopiako jaunen ezpata-xarpan margolatu loreak; ez

 Montezumak gizon haragiz hazi lakoinak, okainezko jainkoen aitzinean

 eztute kolorez gainditzen

 untzi-hegiaren gainetik goititu den arrain sapartsu hori nere ama gazte eta aharro-

 siaka ari denaren jostatzeko.

 

 ... Zuhaitz batzu ari ziren usteltzen arno beltzezko itsas-arten barrean.

 

 IX

 

 ...Geldi zaitezte bada! Aipatzen balin baduzue oraino

 lurreratzea, nahiago dautzuet erran,

 nere burua egotziko dut hor zuen begi aitzinean.

 

 Oihalak badio hitz idor bat, eta berriz erortzen da. Zer egin?

 Zakurra jauzten da urerat eta badagi Arka-ren itzulia.

 Amor eman! eusgarriak bezala.

 

 ...Azka ezazue xalupa

 edo etzazuela egin, edo erabak ezazue oraino

 maina gaiten... Bazaut hori ere.

 

 ...Uraren barren guzia berramesten ari ixil-ixila oihalaren eskualdetan.

 Jakizue, ixtorio eder bat da hor moldatzen ari

 - oi ixilaren ezpondea bere neurri luzeetan luzatua!

 

 Eta nik, mintzo nitzauzuela, jeus eztakit, ez hain azkarrik, ez hain hasik

 nola untzian zeiharka, arrizaz marratua eta gure bazterretik, gure muga,

 oihal-handi hasarrekoi buru-muin kolorea.

 

 ...Egintzak, bekokiaren bestak, eta garondoarenak!...

 eta oihu-alde horiek, eta ixiltasun horiek! eta berri horiek bidaian eta mezu horiek

 itsas-aldika, oi egunaren ixurtzeak!... eta oihalaren hor izaitea, arima handi nekea, oihal bitxia,

 hor, eta berotsu agertua, matela baten hor izaitea iduri... Oi

 ahokadak!... Zinez jainko baten zintzurrean bizi naiz.

 

 X

 

 Idi eta mandoen lurreratzeko,

 urerat emaiten dira, untzi-hegi gainetik, urrean moldatu eta errexinaz torratu jain-

 ko horiek.

 Urak ospatzen ditu! jauziz!

 eta igurikatzen ditugu kaian, olaxka  batzu goitituz zuzien orde; eta badatxizkagu

 begiak bekoki horien izarrean jarririk -hor baita jende-alde oso bat buluzia, bere dirdiraz jaun-

 tzia, eta xuhurra.

 

 XI

 

 Itsas-zolako uhainak bezala

 saltegietara sartzen dira metalezko orria malgu handi batzu: idorrak, daldaran eta

 dariotela, bereganatueta, zeru aldapa oso bat.

 Ikusteko, jar itzalean. Bertzela, ezerik ez.

 Hiria aiherkundez horitua dago. Iguzkiak egozten du ur-golkoetara ortzi aharra

 bat. Erregosizko untzi bat hondatzen ari da errebide malkarraren

 buruan, bertzaldetik, konkortuz, zebatzen baita hil-hobien errauts artean.

 (Zeren Hil-Herria baita, hor, hain gorako erresuma, harri-geldo maldan: gelaz zi-

 latua, kazoar bizkarren iduriko zuhaitzez landatua.)

 

 XII

 

 Badugu apezalde bat, gisua.

 Ikusten ditut Zoldatzailen oihal-etxetalde baten suak dirdiran...

 - Lardazkan hilak, ihizi larrutu batzu bezala, herriko Jaunek dakarzten zingazko

 untzi horietan eta Herriko-etxetik heldu ur muskerrez hetsi errebidetik (oi ikurrinak beldar biz-

 karrak bezala ixurkatuak, eta haurzaro bat beltxez urrezko ezkur batzuetarik dilindan!)

 metan ezarri dira, epe batentzat, Merkatuko plaza estalian:

 nun xutik

 eta bizi

 eta irrisa usain ona duen zorro zahar bat soinean

 ilea ahari beltz batena duen beltz bat handitzen baita maskor batean oihu egitera

 doan profeta bat bezala -aldi berean zeru izurtuak iragartzen duela arrats huntako

 bertze lur-ikara bat.

 

 XIII

 

 Arrain buruak badagi irri-gaixto bat

 hantzen ari den gatu lehertuaren errape artetik -musker ala malba kolore? Ilea itsu-

 sia, ezkata kolore, lekatua,

 neskatxa hezurtsu biziki xahar batek murtxatzen duen xerloa bezala, eskuak lege-

 nez xurituak.

 Zakur eme arrosa-koloreak baderama herrestan, behardunen-bizarpetik, ugatz ha-

 ragitze oso bat. Eta on-onen emazte saltzailea

 borrokan da

 lezafinekin zeinen hegaldatzea itsasoaren bizkarrean egunaren ausikia bezalakoa

 baita. Haur batek hori badakusa,

 hain eder

 nun gehiago ezpaitezazke erriak hets... Bainan edan den kokoak eta hor aurdiki,

 buru itsua oihuz sorbaldak zaindurik,

 baztertzen du ur-bidexkatik

 urin eta gernuz xirrixtatu ur gorrindolen aberastasuna, salboinak bilba dagiela

 amiamarro sarea iduri.

 

 Kornalinazko galtzadan, neska bat Lidiako errege bat bezala jauntzia.

 

 XIV

 

 Ixilik doa izerdia eta heltzen orriaren hegi mehetara.

 Huna lastozko zeru batetarik nun egotzi, oi egoztea! zuzia besagainka!

 Nik aldiz, oinak gibelatu ditut,

 Oi nere adixkideak nun zirezte ezagutzen etzaituztenak?... Zuek ez hori ere ,ikusi-

 ko?... ur golko batzu zirtaka, ur eder batzu burdin-gorri guriz zeintan eguerdi zinbala porros-

 katzaileak zilatzen baitu bere zipuaren kharra...

 Oi ordua da

 

 zeintan hiri beroegietan, korrale liskartsuen zolan treila hormatuen azpitik, urak

 baitario ur-tegi hetsietan eguerdiko

 arrosa muskerrek bortxaturik... eta ur hasa amets baten mamiaren berdina da, eta

 Ametslaria hor badatza, eta badatxika goiti bere urrezko begi gudukaria...

 

 Eta frailen ikastetxetik datorren haurrak, amultsua ogi beroa usaintzen duten Mu-

 rruen atxikimenduari jarraikiz, ikusten du han itzultzen den karrika buruan

 itsaso nehorgabea arrain oihukatze bat baino ozenago. Eta zukre dupelek dariote,

 markazitazko Kai, orstaildura handiekin, petrolaz margolatuetan,

 eta beltz batzu ihizi larrutuen ekarle belaunikatzen dira Haragitegi-Modelen faian-

 tzetan, hustuz indar eta zama bat,

 eta burdin-horizko Azokategiaren itzul-gunean, egoitza handi samurtua nun arrai-

 nak baitaude dilindan eta bere burdin orstoan kantuz entzuten baita, gizon

 larru-soil batek, kotoin-oihal horiz, badema oihu bat: Jainkoa naiz! ta bertze batzuek:

 eroa da!

 eta bertze bat hiltzeko gutiziak gainditurik abiatzen da Ur-Gazteluari buruz hiru zi-

 tal kanikekin: arrosa-kolore, musker, urdin-ilun.

 Nik aldiz, oinak gibelatu ditut.

 

 XV

 

 Haurzaro, nere maitea, ongi maitatu dut arrastiria ere: ateratzeko ordua da.

 Gure sehiak sartu dira zaien lore-orstoetara... eta sareter eratxikirik, gure adaska

 dirdiratuen azpitik, ikusi

 ditugu nola leunik, nola biluzirik beso muturretan goititzen duten zaiaren erraztun

 guria.

 Gure amak jautsiko dira, Andere-Lalia-ren belarraz usain-ondurik... Ederrak dira

 heien lepoak. Hoa aitzina eta errak: Nere ama da ederrena! -Jadanik entzuten ditut

 oihal gogortuak

 herrestan ganbaretan badagitela ortzi azantz ezti bat... Eta Etxea? Etxea?... atera-

 tzen gira!

 Gizon zaharra bera jelos laiteke nere kalaka pareaz

 hots emaiten eskuetan ilar aihen batek, gilandinak eta mukunak bezala.

 Herrian zahartuak direnek ekartzen dute kadera bat korralera, edaten usu koloreko

 puntxa batzu.

 

 XVI

 

 ...Herrian zahartuak direnak dira goizenik jeikiak

 leihoa bultzatuz eta zeruari behatuz, margoz aldatzen den itsasoari

 eta isleri, erranez: eguna ederra izanen da argitze hunen araura.

 

 Berehala eguna da! eta hegaztegien burdin-orstoa pizten da ikaretan, eta itsas-artea

 aldixartzeari emana da, eta zerua aldarteari, eta Ipuinlaria sartzen da beilan!

 

 Itsasoa, islen artean, lizunkeriaz arrosa-kolore bilakatua; eztabadatzekoa da haren

 atsegina, ukan baita okainezko beso-uztai multxo baten ordainetan!

 

 Haur batzu leihorretan lasterka! zaldi batzu leihorretan lasterka!... miliun bat hau-

 rrek dakarztela betileak lore-parasol batzu bezala... eta igerikariak

 badaduka zango bat ur epelean bainan bertzeak pizatzen du itzarin hotx batean; eta

 gonfrenak, itsas-asunak,

 asun lore muskerrak eta murru zaharren bizarra diren pilea multzo horiek,

 erotzen dira hegaztegietan, itaxur hegietan,

 

 zeren haize bat, urteko hotxena, jeikitzen baita, urdintzen ari diren

 islen asketan,

 eta burrunban askaitz apal hauetaraino, gure etxeak, ixurtzen da gizon zaharraren

 golkora

 oihalezko aterbean gaindi zurdaz betea den lekuraino bi ugatzen artean.

 

 Eta eguna hasia da, mundua

 ez hain zaharra nun ezpaitu bat-batean irri egin...

 Kafearen usainak orduan du mailadia igaiten.

 

 XVII

 

 "Nere orraztatzetik geldituko zirenean, zure hastiatzetik geldituko naiz."

 Haurrak nahi du orrazta dezaten ate alazean.

 "Enezazula iletarik horrela tira. Jadanik aski zaut bada hunkitu beharra izaitea.

 Orraztatua ukanen nauzunean, hastiatua ukanen zaitut"

 Bizkitartean egunaren zuhurtzia itxuratzen da zuhaitz eder batean

 eta zuhaitz zalantzatuak

 galtzen duela xori erritara bat

 zeruko urmaeletan ezkatatzen du musker-kolore bat hain ederra nun ezpaita mus-

 kerragorik ur-zimitza baizik.

 "Enezazula iletarik hain urrun tira..."

 

 XVIII

 

 Orain utz nezazue, banoa bakarrik.

 Aterako naiz, baitut zer egin: mamutxa batek igurikatzen nau hitzarmen egiteko.

 Bozkario zaut

 begi handi aldexkatua: dena izkina, uste ez bezalakoa, burontzaren

 fruitua bezala.

 Edo batasun egina dut zain-urdinekilako harriekin: eta uzten nauzu ere,

 jarririk, neure belaunen adixkidetasunean.

 

 1908

 


inprimatu