inprimatu
Atean idatzia
Izenburua:
Atean idatzia
Sinadura:
Saint-John Perse
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jean Baptiste Orphustan)
Egilea(k):
Perse, Saint-John
Jean Baptiste Orphustan

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
28

Atean idatzia

 

Saint-John Perse

 

 Badut larru bat tabako gorri edo mando kolore,

 badut buruko bat sabuka bihotzezkoa oihal xuriz estalia.

 Neure urgulua hau da: guziz ederra izan dadin ene alaba emazte beltzeri manatzen

 duenean,

 neure bozkarioa, ager dezan beso bat xuri-xuria bere oilo beltxen

 erdian;

 eta ahalge eztadin ene matela ile pean latzaz, iztildurik sartzen

 naizenean.

 

 Eta lehenik emaiten dazkot ene zaharoa, xahakoa eta burukoa. .

 Irriņo batez ordaintzen nau nere aurpegi ura darionaz eta baderamatza

 bere begitarterat ene eskuak, kako amanda, kafe bihia haztaturik urintsu.

 Eta gero badakarzkit buruko oihal azantz egile bat; eta nere ilezko zaia; ur garbia

 nere ixil hortzen bustitzeko:

 eta hortxe da askattoko ura; eta badantzut aintzirako ura ur-tegian.

 

 Gizon bat gogorra da, haren alaba eztia. Egon bedi beti

 hura etxerat itzultzen denean etxe xuriaren mail gorenean,

 eta bere zaldiari dagiola belaunen tinkiaren fagorea,

 (gizonak) ahantziko du aurpegiko larru guzia barnerat deramakon

 sukarra.

 

 Maite ditut oraino nere zakurrak, zaldi lerdenenaren deia,

 eta nere gatuaren ikustea bidexka xuxenaren buruan etxetik ateratzen

 zimino emearen lagun...

 guziak aski diren gauzak ez izaiteko oihal-untzien oihaletaz bekaizti

 ikusten ditudala burdin-orstozko hegaztegiaren heinean itsasoan zeru bat iduri.

 


inprimatu