inprimatu
Haize aingeruak
Izenburua:
Haize aingeruak
Sinadura:
Auxtin Zamora
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zamora, Auxtin

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
24

Haize aingeruak

 

Auxtin Zamora

 

 Lotan naizelarik,

 maiz jiten zaut

 neure ametsetan ditudan begietarat,

 Zebillako Giralda puntan den,

 Harri Aingeruaren itxura.

 

 Gorputza du

 perfeita bezain besarkagarria,

 gau eta egun,

 eskuetan daukan

 palmera abartxo batekin

 ari da erakusten

 haizearen bidea...

 edo... ez naiz segur...

 haizeari bidea.

 

 Debaldetan ikusten du bere burua

 zeren

 zer inporta zaizkie

 haizearen sentsuak

 xori sorraioeri?

 libertate osoan,

 Andaluziako zeruan

 ez dira sekulan galtzen!

 

 Bertzalde,

 lur gainean errestatzen direnek,

 zerendako behar dute jakin

 nundik norat dohan haizea?

 nahi ala ez,

 jiten den lekutik

 iresten dutenaz geroz!

 

 Ilargiaren puda hotzek

 iduzkiaren erretzeko beroek

 ausikiz

 emeki emeki deramate berekin.

 

 Harri Aingeruak atsegin bakarra hau du

 Giralda barnean,

 dakiela daukala

 beraren bertze itxura berbera bat,

 


inprimatu