Negarra eta irria
Arantxa Hirigoien
Triste garenean, negar egiten dugu
Zoriontsu garenean, irri egiten dugu
Haur bat erortzean, negarrez hasten da
Igela salto egitean irriz hasten da.
Egun guziz negar egiten dugu
Irri egiten dugun bezala
Norbait maite dugunean, maiz irriz gara
Norbaitek ez gaituenean maite beti negarrez ari gara.
Ez ote dugu negar egiten zoriontsu garenean?
Ez ote dugu irri egiten erortzen garenean?
Ez ote dugu negar egiten norbait maite dugunean?
Ez ote dugu irri egiten negar egiten eta?